Donostia eta Gipuzkoa
Donostia hiri ertaina da, eta 185.000 biztanle ditu gutxi gorabehera. Hirugarren sektoreko hiria da, turistikoa, nabarmenki komertziala, eta zerbitzuetara eta kongresuetara bideratua. Azken urteotan, Donostia zientziari, teknologiari, garapen iraunkorrari eta kulturari osoko laguntza emanda garatzen diren Europako hirien abangoardian kokatu da. 2016 Europako Kultur Hiriburu izendatu izanak hiriaren apustu irmo hori berresten du.
Donostiak hiri-banaketa ordenatua du eta, bertan, distantziak laburrak dira. Gainera, oinezkoentzako gune zabalak, bidegorriak eta pasealeku ederrak ditu, kosta-lerro osoan barrena, hiria mutur batetik bestera zeharkatzen dutenak.
XIX. mendetik nazioarteko tradizio turistiko garrantzitsua duen Donostiak kokapen estrategikoa du, Kantauri itsaso parean eta Conchako Badiaren inguruan. Bertan itsasoak, mendiek eta ibaiak, hiri-arkitektura erregularra eta antzerako altuera duten eraikuntza soilekin bat egiten dute. Laburbilduz, hiri itxura ematen dioten paisaia natural eta arkitekturaren bateraketa izanik, nabaria da bere iragan historikoa baita ere.
Tradizio turistikoa eta kosmopolita duen lekua da, batez ere udan. Klima epela eta negu leunak ditu eta udako batezbesteko tenperatura 22 gradutakoa da. Ezaugarri hauek, hiri lasai eta berezi batean bihurtzen dute bisitarientzako.
Batzar eta pizgarri profesionalak antolatzeko toki bat aukeratzeko orduan, hiriak, oinarrizko hiru ezaugarriak betetzen ditu: konexio onak, bertara iristeko erraztasuna eta hotel azpiegitura, kalitatezko zerbitzuak eta kultura, kirol eta aisialdi eskaintza ezin hobea hain zuzen ere.
Hiri honetako kultura eta aisialdi alternatibak erakargarritasuna sortzen dute eta biltzarkideari, bilera ostean, beste alderdi batzuk ezagutzeko aukerak ematen dizkio.
Hiriak, arrakasta izateko alternatiba suposatzen du, urte osoan edozein ordutan eta era guztietako pertsonentzako. Musika, kirola, Musika Hamabostaldiko ikuskizunak, Aste Nagusia, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa, zaldi lasterketak, Jazzaldia, estropadak, Nazioarteko Zinemaldia, Danborrada… urtero egiten diren ekintzak dira eta gero eta partehartze eta bizitasun handiagoa nabari dira.
Gainera, Donostiak ingurumena errespetatu eta bere hondartza eta parkeak zaindu ditu. Conchako Badiaz gozatzeko aukerak anitzak dira: itsasoan, mota guztietako itsas kirolak egin daitezke; lurrean, berriz, bertan egiten diren jolas-gertakari desberdinez goza dezakegu edo eta, besterik gabe, ariketa fisiko aparta egin E. Chillidaren Haizearen Orrazia eta Zurriolako hondartza banatzen dituzten 7 kilometroetan aurrera eta atzera ibiliaz, bidean Ondarreta eta Conchako hondartza-ertzetik gabiltzala.
Bestalde, euskal sukaldaritza gorenenaren adierazgarri dira Michelin izardun donostiar jatetxeak. Haien kopuru nabarmena hiriko abangoardiako sukaldaritzaren kalitate eta berrikuntza mailaren islada da.
Hiriari buruz informazio gehiago lortu nahi izanez gero, jo ezazu www.sansebastianturismo.com, www.donostia.org, www.gipuzkoaturismo.net eta www.basquetour.net web orrietara.