Enbaxadore Programa
PROGRAMA
Donostia Enbaxadore programaren helburua hau da: aintzat hartzea medikuntzaren, zientziaren eta/edo teknologiaren eta unibertsitatearen eremuko profesionalek, kongresu baterako hautagaitza egin eta hura antolatzeko ardura hartuta, egiten duten ahalegin pertsonal eta laborala. Horri dagokionez, lan hori nabarmentzera bideratuta dago programa, baita lan horrek duen eragina aditzera ematera ere, ekonomia-mailan nahiz jakintza sortzen eta hedatzen duen aldetik.
Gainera, Donostiak bileretarako helmuga gisa estatuan nahiz nazioartean proiekzio handiagoa izatea lortzea du jomugan, etorkizunean gure hirian gero eta ekitaldi gehiago egin daitezen
ZERTAN DATZA?
Enbaxadore programak gure hirira kongresuak ekartzeko lan proaktiboa egiteagatik nabarmendu diren profesionalak bilduko ditu elkarte bikain batean, eta ekintza eta onura jakin batzuk izango ditu lan hori “saritzeko” eta profesionalak Donostian egoitza izango duten kongresu eta bileretarako hautagaitzak aurkeztera motibatzeko.
PROTAGONISTAK
Enbaxadore programak gure lurraldeko profesional gailenak bilduko ditu Donostia zientziaren eta jakintzaren hiri eta bileretarako helmuga entzutetsu bihurtzeko asmoz.
Protagonistak hainbat arlotako profesionalak dira, gure hiria kongresu-egoitza izatearen alde egin dezaketenak edo hartarako hautagaitza aurkez dezaketenak. Profesional horiek bi modutan izan daitezke enbaxadoreak: beren kabuz edo erakunde baten izenean.
Programak 3 motatako enbaxadoreak hartzen ditu kontuan:
- Ohorezko enbaxadorea: bere arloan eragin handia eta estatuan nahiz nazioartean izen handia izanik, kongresuak egiteko gure hiriaren alde egiten duen pertsona.
- Izendatutako enbaxadorea: kongresu baterako hautagaitza aurkeztu eta irabazten duen profesionala. Hirira hiru kongresu ekartzen dituztenak Ohorezko enbaxadore izendatuko dituzte.
- Erakunde enbaxadorea: lurraldean eredu diren erakunde, unibertsitate, ospitale eta ikerketa- eta teknologia-zentroak, beren zuzendari edo arduradunek ordezkatuko dituztenak.
Enbaxadoreen zerrenda osoa| PDF (116 KB)
ONURAK
Elkarte bikain horretako kideek hiriaren eta lurraldearen aitorpen-saria jasoko dute jendaurrean; sari hori herritarrek esker on zintzoa emateko modua izango da Donostia eta Gipuzkoa bileren eta kongresuen egoitza izateko egin duten lanarengatik. Bestalde, sariak ematen duen entzuteaz gain, profesional horiek beren arloko edo medikuntzaren, zientziaren eta teknologiaren esparruko beste diziplina batzuetako beste profesional ospetsu batzuk ezagutzeko eta haiekin harremanetan jarduteko aukera izango dute, Enbaxadore programak antolatzen dituen ekitaldi sozialen esparruan.
Enbaxadoreak modu pertsonalean sarituko dituzte, eta Donostiako ekitaldi profesionalen zuzeneko sustatzaileak diren aldetik, gure hiriko kultura-agenda zabaleko ekitaldi garrantzitsuenetan hartuko dute parte. Era berean, bestelako gonbidapenak eta opariak jasoko dituzte.
BALDINTZAK
Hiru motatako enbaxadore horiek Enbaxadore programaren zati dira. Dena den, 2012tik aurrera, enbaxadore pertsonal izendatuko dituzte Donostiara kongresu bat ekartzen duten edo Donostian kongresu bat antolatzen duten profesionalak, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
- Kongresua estatu-mailakoa bada, 450 delegatu edo gehiago izatea,
- Nazioarteko bilera bada, 200 parte-hartzaile edo gehiago izatea.
Enbaxadore pertsonalaren izendapenaren balioaldia: izendapenak 5 urtez iraungo du, enbaxadoreak kongresua erakarri duenetik, edo kongresua egiten den arte, erakarri duenetik ordura arte 5 urte baino gehiago igarotzen badira. Alabaina, ohorezko enbaxadoreen eta erakunde enbaxadoreen izendapena mugagabea izango da.