menu

Erosketa-Baldintza Orokorrak

Sarrera edo gonbidapen honek esan nahi du honako baldintza hauek onartzen direla:

  • Sarrera erosi eta gero, ez da aldatuko –ez eta dirua itzuliko ere–, salbu eta Antolatzaileak bertan behera uzten badu.
  • Antolatzaileak ekitaldiaren programa edo lekua aldatzeko eskubidea du betiere.
  • Antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik onartzen, baldin eta ez bada erosi off & online salmenta-puntu ofizialetan.
  • Antolatzaileak sarrera ukatzeko eskubidea du: inor ezin da sartu botilak, latak, armak edo edozein objektu arriskutsu aldean eraman ezkero; edari alkoholdunen edo gai sorgarrien eraginpean daudenak ere ezin dira sartu.
  • Saltzailea eta Antolatzailea bat bera ez badira, Saltzaileak ez ditu bere egingo Antolatzaileari dagozkion betebeharrak eta erantzukizunak.
  • Sarrerak hobaria badu, akreditazio ofiziala, balioduna eta eguneratua aurkeztu beharko da ekitaldi-egunean.
  • Ez dago emanaldi-gunera sartzerik emanaldia hasi eta gero, eta kasu horretan ez da itzuliko dirurik.
  • Debekatuta dago kamerak edo grabatzeko beste edozein material erabiltzea.
  • Arren, gorde sarrera egoera onean emanaldiaren egunera arte, eta emanaldi-gunetik irten arte.

2016/670 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzen du erakunde honek