Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Lege Abisua, Jabetza Intelektuala eta Erabilera Baldintzak

 

 

CENTRO KURSAAL-KURSAAL ELKARGUNEA SAk (hemendik aurrera, “KURSAAL”) www.kursaal.euswebgune honen (hemendik aurrera, “Webgunea”) erabiltzaileei (“Erabiltzailea” edo “Erabiltzaileak“) ematen dizkie informazio orokorreko honako datu hauek, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.


Lege Tratamendua

Izena: CENTRO KURSAAL-KURSAAL ELKARGUNEA SA (hemendik aurrera, “KURSAAL”)
IFK/IFZ: A20501185
Helbide Soziala: Zurriola hiribidea 1, 20002 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 2626 liburukian, SS 9292 orrian
Telefonoa: 943003000
Helbide elektronikoa: kursaal@kursaal.eus

KURSAAL-ek datuak babesteko delegatu bat izendatu du. Harremanetan jartzeko, aldez aurretik aipatutako helbide postala eta elektronikoa erabil ditzakezu, edo bestela, honako hau: dpd@sayma.es.

Jabetza intelektuala

Webgune honetan jasotako iturri-kodea, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak KURSAAL-en alde babestuta daude jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen gaineko Espainiako legeriaren eskutik, eta debekatuta dago Webgunearen erreprodukzio eta/edo argitaratze totala edo partziala, baita haren tratamendu informatikoa, banaketa, zabalkundea, aldaketa, eraldaketa, deskonpilazioa eta titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak ere, KURSAAL-ek, aldez aurretik eta espresuki, horretarako baimena ematen ez badu.

Erabiltzaileak bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik erabil dezake Webgune horretan unean-unean agertzen den materiala, eta debekatuta dauka beraz, merkataritza-xedeetarako edo legez kontrako jardueretan aritzeko erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak KURSAAL-entzaterreserbatuta daude, espresuki.

KURSAAL-ek zainduko du aurreko baldintza guztiak betetzea eta bere Webgunean aurkeztutako edukiak behar bezala erabiltzea, dagozkion egintza zibil eta penal guztiak baliatuz erabiltzaileak eskubide horiek betetzen ez dituenean edo arau-hausteren bat egiten duenean.

Erabilera-baldintzak

A.KURSAAL-ek edozein unetan alda dezake, aldez aurretik abisatu gabe eta mugarik gabe, bere Webgunearen barnean hartutako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

B.KURSAAL-ek bere gain hartzen du baliabide honen bitartez publizitate engainagarririk ez egitea. Xede horietarako, KURSAAL-en Webguneko atal guztietako edukietan aurki daitezkeen hutsegite formalak edo zenbakizkoak ez dira publizitate engainagarritzat hartuko, baldin eta atal horietan jasotako informazioaren mantentze eta/edo eguneratze osatugabe edo akastun baten ondorio badira. KURSAAL-ek atal honetan ezarritakoaren ondorioz, hutsegiteen berri izan eta berehala zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

C.- KURSAAL-ek bere gain hartzen du merkataritza-komunikazioak ez bidaltzea halakotzat identifikatu gabe, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz. Xede horietarako, KURSAAL-en bezeroei bidaltzen zaizkien informazioak ez dira merkataritza-komunikaziotzat hartuko, baldin eta bezeroaren eta KURSAAL-en arteko kontratu-harremana mantentzeko helburua badute, edota informazioko, prestakuntzako eta bezeroak enpresarekin kontratatutako zerbitzuaren berezko beste jarduera batzuetako zereginetan jarduteko helburua.

D.KURSAAL-ek ez du bere gain hartuko erabiltzaileak Webgunean sartzean eta/edo bertan bildutako informazioak erabiltzean edozein arau aplikagarri ez betetzearen erantzukizuna.

E.KURSAAL-ek ez du bere gain hartuko Webgune honetan jasotako informazioa edo gaiak eta txertatutako programak erabiltzearen ondorioz sortzen diren edo sor daitezkeen kalte-galeren gaineko erantzukizuna. Webgune honen bitartez erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetan sartzea ahalbidetzen dioten estekak (linkak) ez dira KURSAAL-enak, eta ez daude haren kontrolpean; KURSAAL-ek ez du bere gain hartzen horietan jasotako informazioaren gaineko erantzukizunik, ezta informazio horretatik erator daitekeen edozein ondorioren erantzukizunik ere.

F.KURSAAL-ek ez du bere gain hartzen, KURSAAL-en jabetza izan gabe Webgunean agertzen diren marka-izen, produktu-izen edo merkataritza-markekin hirugarrenek egin dezaketen legez kontrako erabileraren erantzukizuna. Ez du bere gain hartzen, halaber, Webgune honetatik eskuragarri dauden webguneetarako esteken integritate, egiazkotasun eta legezkotasunaren erantzukizuna.

G.– Beraz, erabiltzailea da Webguneko zerbitzu, eduki, esteka (link) eta hipertestuei ematen dien erabileraren erantzule bakarra.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Webgune honetan bertan aurkituko duzu zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza, “pribatutasun-politikaren” atalean.

 

Azken eguneratzea: 2022ko urtarrila