Indigo Kursaal Aparkalekua
Kursaal Kongresu Jauregiaren azpian dago kokatuta, Zurriola hondartzaren ondoan —surflarientzako nazioarteko erreferentziazko gunea—, eta Gros auzoaren bihotzean, Donostiako auzorik dinamiko eta ezagunenetako batean, bere eskaintza gastronomiko, komertzial, kultural eta aisialdikoagatik.
Kursaal Aparkalekuak instalazio zabalak ditu, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan zabalik; bideozaintza-sistema, segurtasuneko langileak eta igogailuak ditu, egonaldi eroso eta segurua bermatzeko.
Horrez gain, matrikulen irakurketa automatikoaren bidez sarbide azkar eta erraza eskaintzen du, eta HBEtik (Hiri Barruko Emisio Gutxiko Eremutik) kanpo egotearen abantaila du; horrela, hirira sartzea errazten du, hiri-erdiguneko murrizketarik gabe.
Utzi zure autoa Kursaal Kongresu Jauregian eta Auditorioan bertan, sartu zuzenean barrutira, joan-etorririk eta itxaronaldirik gabe, segurtasun osoz.
Parte-hartzaileentzat
- Plaza erreserbatzeko aukera.
- Kursaal Kongresu Jauregira eta Auditoriora sarbide zuzena.
- Ekitaldiaren aurretik edo ondoren hiriaz gozatzeko malgutasuna.
- HBEtik (Hiri Barruko Emisio Gutxiko Eremutik) kanpo kokatua.
Antolatzaileentzat
- Ekitaldi eta kongresuetarako aparkaleku-soluzioak.
- Parte-hartzaile eta hizlarientzako sarrera eta irteera arinagoak.
- Zure gonbidatuen esperientzia eta erosotasuna hobetzen ditu.
📞 943 326 815
✉️ ES0805@GROUP-INDIGO.COM
Informazio gehiago: PARKING KURSAAL