
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.
Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea
Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.
Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.
Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Kursaalen lanean ari gara gure webgunea pertsona guztientzat irisgarria, erabilerraza eta inklusiboa izan dadin, haien gaitasunak, adina, ezagutza teknologikoak edo informazioa eskuratzeko erabiltzen dituzten gailuak edozein direla ere.
Gure konpromisoa da nabigazio-esperientzia erraza, ulergarria eta irisgarria eskaintzea, eduki eta zerbitzu digitaletara iristea zaildu dezaketen oztopoak ezabatuz.
Horretarako, W3C erakundeak ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu eta WAI 1.0 Irisgarritasun Jarraibideak jarraitzen ditu.
Etengabeko hobekuntza
Irisgarritasuna etengabeko hobekuntza-prozesu bat da. Horregatik, gure webgunearen aldizkako berrikuspenak egiten ditugu, egon daitezkeen oztopoak identifikatzeko eta beharrezko hobekuntzak ezartzeko, gero eta inklusiboagoa izango den esperientzia digital baterantz aurrera egiteko.
Harremanetarako
Webgune honetako edukietara sartzeko zailtasunen bat antzematen baduzu edo irisgarritasunari lotutako iradokizunen bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honen bidez: kursaal@kursaal.eus.
Eskertzen dugu irisgarritasuna eta pertsona guztien nabigazio-esperientzia hobetzen laguntzen duen edozein ekarpen.
IRISGARRITASUN GIDA
Gure instalazio eta zerbitzuetarako sarbidea errazteko asmoz, erabiltzaileen eskura jartzen dugu Irisgarritasun Gida PDF formatuan.
Dokumentu honek eraikinaren irisgarritasun-baldintzei, sarbideei, barneko mugikortasunari, erabilgarri dauden zerbitzuei eta intereseko beste hainbat alderdiren inguruko informazio xehatua biltzen du, pertsona guztiek bisita aldez aurretik planifikatu ahal izan dezaten eta esperientzia eroso eta segurua izateko behar duten informazioa eskura izan dezaten.
Gida esteka honetan deskarga dezakezu: