
Hotelak
Donostiak hotel eskaintza zabala du. Nazioarteko kateetako hotel dotoreak lehian daude, jauregitxo eta eraikuntza historikoetan kokatzen diren hotel txikien, grazia, xarma eta zerbitzuarekin.
Urteetan zehar hotel kopurua nabarmenki igo da, maila desberdinetako establezimenduetan banatutako 5.000 hotel plaza daude gaur egun. Honek nazioarteko eta bertako kongresuen beharrei erantzuteko aukera ematen dio hiriari.
4 eta 5 izarretako hotel gehienak Kongresu Jauregi ondoan kokatzen dira eta oso gertu daude bata bestetik, honek talde handiei ostatua ematea ahalbidetzen du.
Batzarkideek, Kursaalera oinez joan eta hiriguneko aktibitateaz gozatzeko aukera dute, itsaso parean dagoen hotel batetan ostatua hartuz.Hiriko hotel eskaintza ezagutzeko Donostia Turismo – Convention Bureau web orrira jo daiteke.