Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.


Kursaal nolakoa, ekitaldia ere halakoa. 1.500 m2-ko LED pantaila, oso-osorik ikus zaitzaten

Distira berezia duten ekitaldiak

Horra Espainiako LED fatxadarik handiena, eta mundu osoko handienetakoa, zure ekitaldiaren zerbitzura. Guztira, 1.500 metro karratuko pantaila, eraikin ikoniko eta abangoardista horrekin mimetizatua. Komunikazio-tresna ahaltsua, ezin egokiagoa zure marka ezagutarazteko edo zure jarraitzaileak hunkitzeko.

Komunikazio tresna indartsua

Zure marka ezagutzera emateko, zure jarraitzaileak hunkitzeko, herritarrak erakartzeko, zure distira hedatzeko… Euskarri digital berri eta ikusgarri horri esker, marketin-ekintza sortzaileak eta dinamikoak antola daitezke, orain arte ezinezkoak ziruditenak. Ez dago inongo biltzar- eta konbentzio-jauregitan komunikazio-tresna ahaltsuagorik gure “Kursaal tamainako” fatxadak eskaintzen duena baino.

Hunkitu zure jarraitzaileak

Aukera aparta eta bakarra da Kursaala, edonolako ekitalditarako leku ezin hobea. Teknologiarik aurreratuenari eta talde profesional bikain bati esker, gogoangarria izango da zure ekitaldia, inguru eta hiri paregabe batean egingo baituzu. Kursaala nolakoa, halakoa zure ekitaldia ere.

Dimensiones

Neurriak
Zabalera: 70,0 metro
Altuera: 21,6 metro

Resolución

Bereizmena
Zabalera: 700 pixel
Altuera: 216 pixel

proporcion

Tamaina
Pantaila: LED 175:54
Erreferentzia: 16:9

Zatoz, eta ikusi nola hunkitu jarraitzaileak zure hurrengo ekitaldian, Kursaalean. Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago nahi baduzu:

943 003 000