Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 16 azaroa, 2017

Philippe Jaroussky gaur egungo kontratenor hoberentzat hartzen da, eta datorren ostiralean eskainiko du Kursaaleko emanaldia, azaroaren 17an, 20:00etan, Ensemble Artaserse bere taldeak lagunduta.

Zaila bada ere kontzertu bakar batean Haendelen opera-ekoizpen osoa biltzea, hamar operatako ariek osaturiko sorta honek musikagilearen Londreseko operen handitasuna berresten du, aldi barrokoko sorkuntza musikalaren eta dramatikoaren altxor baliotsua baitira.

Haendelen operetako ariek osaturiko errepertorioa eskainiko du, gutxiena ezagutzen diren ariak hain zuzen ere. Jarousskyk berak dioen bezala, “aria hauetako batzuk urte askoan interpretatu ditut, eta orain prest sentitzen nintzen nire taldearekin grabatzeko”.

Horrez gainera, castratorako zenbait aria interpretatuko ditu: “Gaur egun, guretzat idatzi ez diren ariak abesten ditugu ia beti, eta egokitu behar izaten dugu, baina Haendelek paper osoak lekualdatzen zituen, abeslari berriei egokitzeko bere operetan. Zenbait ariarekin gauza bera egitea erabaki nuen, ahalik eta modurik erosoenean interpretatzeko”, adierazi du Jarousskyk.

Jarousskyk Ensemble Artaserserekin abestuko du. Ensemble hau Europako talde barroko ospetsuenetako musikariek osatua da, eta Jarousskyk berak, Christine Plubeauk (viola da gamba), Claire Antoninik (tiorba) eta Yoko Nakamurak (klabea eta organoa) fundatu zuten 2002an.

Nazioarteko panoramako kontratenor nagusietako bat da Jaroussky. Halaxe agertzen dute jaso dituen sari ospetsuetako batzuek: Victoires de la Musique (Errebelazio Artista Lirikoa, 2004; Artista Lirikoa 2007an eta 2010ean); eta Echo Klassik, besteak beste. Trebetasun tekniko harrigarria duelarik, ñabardurarik ausartenak eta pirotekniarik ikusgarrienak egiteko gauza da, eta oso-oso errepertorio zabala du, XVII. mendeko dotoretasunetik hasita,  Monteverdi, Sances edo Rossi bezalako konpositoreekin, Handel edo Vivaldiren birtuosismo ikusgarriraino.

PHILIPPE JAROUSSKY & ENSEMBLE ARTASERSE
Ostirala, azaroak 17 / 20:00
44 / 35 / 29 / 23 /12 €
Sarrera erosi 

Donostia futbol birtualaren epizentroa bihurtu da LALIGA FC PRO CUP-arekin

Kursaal estatuko futbol birtualaren epizentroa bihurtu da apirilaren 5ean eta 6an, LALIGA FC Pro Cup txapelketaren edizio berri bat egin baitzen, Estatuko eSports txapelketa garrantzitsuenetako bat. Emozioz beteriko giroarekin eta 4.000 lagun baino gehiagorekin, Kursaalak […]

C de C 2025 – CLUB DE CREATIVIDAD

Martxoaren 21ean eta 22an, Kursaal sormen-industriaren epizentroa bihurtu zen, edizio honetan sektoreko ia 2.000 profesional bilduz, eta goi mailako inspirazio-, ikaskuntza- eta networking-gunea eskainiz.

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]