Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 16 azaroa, 2017

Philippe Jaroussky gaur egungo kontratenor hoberentzat hartzen da, eta datorren ostiralean eskainiko du Kursaaleko emanaldia, azaroaren 17an, 20:00etan, Ensemble Artaserse bere taldeak lagunduta. Zaila bada ere kontzertu bakar batean Haendelen opera-ekoizpen osoa biltzea, hamar operatako ariek osaturiko sorta honek musikagilearen Londreseko operen handitasuna berresten du, aldi barrokoko sorkuntza musikalaren eta dramatikoaren altxor baliotsua baitira. Haendelen operetako ariek osaturiko errepertorioa eskainiko du, gutxiena ezagutzen diren ariak hain zuzen ere. Jarousskyk berak dioen bezala, “aria hauetako batzuk urte askoan interpretatu ditut, eta orain prest sentitzen nintzen nire taldearekin grabatzeko”. Horrez gainera, castratorako zenbait aria interpretatuko ditu: “Gaur egun, guretzat idatzi ez diren ariak abesten ditugu ia beti, eta egokitu behar izaten dugu, baina Haendelek paper osoak lekualdatzen zituen, abeslari berriei egokitzeko bere operetan. Zenbait ariarekin gauza bera egitea erabaki nuen, ahalik eta modurik erosoenean interpretatzeko”, adierazi du Jarousskyk. Jarousskyk Ensemble Artaserserekin abestuko du. Ensemble hau Europako talde barroko ospetsuenetako musikariek osatua da, eta Jarousskyk berak, Christine Plubeauk (viola da gamba), Claire Antoninik (tiorba) eta Yoko Nakamurak (klabea eta organoa) fundatu zuten 2002an. Nazioarteko panoramako kontratenor nagusietako bat da Jaroussky. Halaxe agertzen dute jaso dituen sari ospetsuetako batzuek: Victoires de la Musique (Errebelazio Artista Lirikoa, 2004; Artista Lirikoa 2007an eta 2010ean); eta Echo Klassik, besteak beste. Trebetasun tekniko harrigarria duelarik, ñabardurarik ausartenak eta pirotekniarik ikusgarrienak egiteko gauza da, eta oso-oso errepertorio zabala du, XVII. mendeko dotoretasunetik hasita,  Monteverdi, Sances edo Rossi bezalako konpositoreekin, Handel edo Vivaldiren birtuosismo ikusgarriraino. PHILIPPE JAROUSSKY & ENSEMBLE ARTASERSE Ostirala, azaroak 17 / 20:00 44 / 35 / 29 / 23 /12 € Sarrera erosi 

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]