Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Kursaal Eszena Zergatik diruz babestu Kursaal Eszena


¿Por qué patrocinar Kursaal Eszena?

1. ESK: Kultura eskuragarri egiten duelako.

• Izan ere, Kursaal Eszena egitasmoaren parte izanik, Gipuzkoan parerik ez duen programazio kultural baten buru izateko aukera ematen duelako, Euskadiko enpresa garrantzitsuenekin batera. Gipuzkoako jendarteak musika eta kultura eskaintza hoberenaz gozatzea erraztuko duelako, laguntza pribaturik gabe posible ezingo litzatekeen denontzako moduko egitarau bati esker.

• Ospe korporatibo on bat eraikitzen du, baita enpresak jendarteari eskaintzen dizkion aukerak eta posibilitateak hobetzen ere.

Gainera, aukera ematen du gizartearekin hartutako konpromiso sozial eta kulturala erakusteko eta beroriek gidatzen dituzten balioak indartzeko.

• Enpresei aukera ematen die lan egiten duten ingurune sozialean parte hartzeko, hurbileko egiten ditu, humanizatu, balio etikoez eta moralez hornitzen ditu.

2. Marka-esperientziak sortzen dituelako.

• Marka-esperientziak sortzen ditu, ad-hoc prestatuko programen bidez.

• Bere eskaintza musikal anitzak jende desberdina erakartzen laguntzen du, baita jendearekiko atxikimendua eragin dezaketen emozioak sortzen ere.

• Kursaal Eszenaren bidez lotura emozional bat sor daiteke egitasmoaren interesekoak diren kolektiboekin.

3. Markaren irudia hobetzen duelako.

• Proiektuaren babesle izateak aukera ematen du Kursaalek -hiriko eraikin enblematiko horrek- duen irudiarekin eta transmititzen dituen balioekin lotzeko, baita haren atributu emozionalekin lotzeko ere.

• Babes proiektuak markaren irudia eta nabarmen-tasuna hobetzeko asmo bati erantzuten dio.

• Babesletza kulturalak oihartzun publikoa izaten laguntzen die enpresei, baita irudi positibo eta sozialki arduratsu bat eraikitzen ere.

Babesletza optimizatzeko plan pertsonalizatu bat egiten dugu.

Babesletzaren bidez marka-esperientziak sortzen ditugu.

eren publikoentzako moduko edukiak garatzen ditugu hedabideetan.

Balio handiagoa emango diogu produktuari, AKTIBO bat izan dadin.

¿Cómo invertir en Kursaal Eszena?

Kursaal Eszenak proiektu kultural erakargarri honetan parte aktibo izatera bultzatzen ditu erakundeak eta enpresak.

Kursaal Eszenaren bidez, kultura gizartearentzat eskuragarri jartzea helburu duen programa batekin lotu ahal izango dute erakunde eta enpresa horiek beren izena.

Babesletza mota desberdinak ditugu, bakoitzaren beharren eta aukeren arabera:

Babesletza mailak
Babeslea / Laguntzailea / Enpresa elkartua / Adiskidea

Testimonios

EDP

“Azpimarratzea komeni da jarduera ekonomikoaren sustatzaile gisa kulturak duen balioa, kalitatezko lanpostuak eta balio erantsi handia duten erlazioak sortzen dituelako. Arrazoi horrengatik eta beste askorengatik, EDP Kursaal Eszenari laguntzen ahalegintzen da, Kursaal Eszenak kultura guregana ekartzen baitu, eta, era horretan, lagundu egiten digu gizaki gisa hazten, eta, azken batean, pertsona hobe eta hobeto prestatuek osaturiko gizarte bat eraikitzen”.

Vanda Martins
Fundación EDPren Zuzendari exekutiboa

Kutxa Fundazioa

“Kulturaren sustapenak eta bere aniztasunarenak guztiok aberasten gaituenaren uste irmoa dugulako hartzen du parte Kutxa Fundazioak proiektu honetan. Gipuzkoar herritarrek helburu hau baldintzarik onenean bete dezaten ahalbidetzen du Kursaal Eszenak”.

Carlos Ruiz
Zuzendari Nagusia

Mondragon

“Kulturarekiko eta bere jarduera garatzen duen inguruarekiko apustua adierazte aldera hartzen du parte Mondragonek Kursaal Eszenan. Eta urtero zoriontzen dugu bere programazio borobilagatik, kudeaketa eraginkorragatik, baliabideen hobekuntzagatik eta publikoak bere eskaintzari ematen dion erantzun bikainagatik”.

Arantza Laskurain
Idazkari Nagusia

Giroa Veolia

“Giroa Veolian harro gaude kultura eta hurbilpen sozialeko proiektu honetan parte hartzeaz. Guztiz sinetsita gaude kultura eta jakintza, beren alderdi guztietan, funtsezkoak direla ikerketaren, berrikuntzaren, hobekuntzaren eta abangoardiaren sustatzaile gisa. Horregatik, sendo eusten diogu kultura gipuzkoarrengana hurbiltzeko dugun gizarte-konpromisoan”.

Juan Manuel Taracena
Zuzendari Nagusia

Herza Branding & Comunicación

“Oso aintzat hartzen dugulako Kursaal Eszenak egiten duen eginahala, Donostia bihurtu nahian mundu osoko artistek jardun nahi duten agertoki ospetsua. Kursaal Eszenaren pasio bera bizi dugulako eta gure hiriari egiten dion onura balioesten dugulako, Herza Branding & Comunicación-en harro gaude proiektu honetan parte hartzen dugulako, hasiera-hasieratik gainera”.

Carlos Ubide San José
Kontu-exekutiboa