Kursaal Eszena Informazioa

Informazioa
Sarreren salmenta
- Kursaaleko leihatila
- Astelehenetik asteazkenera: 11:30-13:30
- Osteguna eta ostirala: 11:30-13:30 / 17:00-20:00
- Larunbata: 17:00-20:00
Kontzertu egunetan arratsaldez irekita.
*Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez itxita.
- www.kursaal.eus
Arau orokorrak
Programa honek aldaketak izan ditzake. Kursaal Eszenak ez du bere gain erantzukizunik hartuko programa, interprete edo datetan aldaketarik gertatuz gero. Kontzertu bat bertan behera uztea, ez ordea kontzertu bat atzeratzea, izango da sarreren zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.
Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldia hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikusentzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu beti ere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute.
Erreklamazioak: sarrerak galdu, apurtu, edo lapurtuz gero, ezin izango dira berreskuratu. Era berean, sarrera edo abonuak jaso ondoren ez da erreklamaziorik onartuko.
Sarreren online salmentarako baimenduta dagoen kanal bakarra www.kursaal.eus da. Kursaal Eszenak ez du bermatzen beste edozein kanalen bidez erositako sarreren baliozkotasunik. Era berean, sarrera horien jabeei ez die bermatzen kontzertu aretora sartzea.
Ikuskizunetara bertaratzeko, derrigorrezkoa izango da Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) izan paperean zein euskarri digitalean, eta NANa aurkeztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduaren 15ean argitaratutakoaren arabera.Honako hauek izango dira baliozko ziurtagiriak: txertaketa-ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria (gaixotasuna PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean igaro dutenei) edo proba negatiboaren ziurtagiria (antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei). Azken modalitate honetan, baimendutako laborategi pribatuetan egindako proba negatiboek bakarrik izango dute balioa, eta Osakidetzan egindako probak salbuetsita geratuko dira. Ikusi baimendutako zentroen zerrenda: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/certificado_digital_covid/es_def/adjuntos/LISTADO-LABORATORIOS-AUTORIZADOS.pdf
Betekizun hori ez da beharrezkoa izango 12 urtetik beherakoentzat, adinagatik sartu daitezkeen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetara sartzeko. Lokal horietako langileei ere ez zaie ziurtagiria eskatuko, beren lana egiteko lokal horietara sartzen direnean.
Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiria (QR) lortzeko informazio
gehiago: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/
ORDU GAZTEA
30 urtetik beherako lagunek Kursaal Eszenak antolatutako kontzertu eta ikuskizunetarako sarrerak, Musika Familian izan ezik, 3 eurotan eskuratu ahal izango dituzte Kursaaleko leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago.
Langabeek ere promozio hau balia dezakete.
Opus Liricak ekoiztutako Pagliacci operaren funtzioetan (otsailak 18 eta 19), tarifa hau saio bakoitzeko gehienez 10 sarrerentzat erabili ahal izango da, beti ere sarrerak eskuragai badaude.
Sarrera mugatuak. Aukera hau leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
MUGIKORTASUN URRIKO PERTSONENTZAKO SARRERAK
Auditorioan (17. ilara) eta Ganbera Aretoan (1. ilara) mugikortasun urriko pertsonentzako sarrera mugatuak daude. Sarrera hauek gainerako edukiera saldu arte gordeko dira. Sarrera hauek leihatilan bakarrik eskura daitezke. Kontzertuaren bezperan aparteko eserleku hauek publiko arruntarentzat salgai jarriko dira.
Otras iniciativas
Kursaal Eskura
Kursaal Eszenak, Kursaal Eskura ekimenaren bitartez, doako autobus zerbitzua eskaintzen die Gipuzkoako udalerriei, antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak herritarren eskura jartzeko asmoz. Ekimen honi buruzko informazio gehiago jaso nahi duten udalek, Kursaal Eszenako bulegoarekin jar daitezke harremanetan 943 00 31 80 / kursaaleszena@kursaal.eus
Enpresentzako abonua
Enpresei kontzertu-denboraldiaz modu esklusiboan gozatzeko aukera ematen dien abonua. Gure musika-hitzorduetan tratamendu berezia eskaini nahi diegu, hitzordu hauek euren bezeroekin elkartu eta egoteko topaleku izan daitezen.
Interesa duten enpresek gure bulegoekin jarri behar dute harremanetan, Kursaal Eszenako Enpresentzako Abonuaren inguruko edozer zalantza argitu edo informazioa eskatzeko: 943 00 31 80 / kursaaleszena@kursaal.eus