
Sukaldaritza tailerrak
Euskal Herriko gastronomia ospe handikoa da, izan ere, munduko sukaldari onenetarikoak gure lurrean sortuak dira. Gure ezagutzak zuekin partekatzeaz gain, elkarrekin munduko plazerik handienetako batez gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Zatozte Donostiara eta bizi ezazue gurekin batera esperientzia ahaztezin bat.ni neu Kursaal Kongresu Jauregian kokatuta dago, hau da, Donostiako kokapenik preziatuenetariko batetan, itsaso parean, ibai ondoan, hiri erdian eta bertaratzeko erraza den lekuan. ni neu sukaldaritzarik onenaren asmamenaz formatu berri eta erakargarri batetan gozatzeko leku aproposa da. Garaiko produktuetan oinarritutako eta goi sukaldaritzako teknikak erabilita prestatutako gastronomia eskaintzen dizugu.
ni neu IXO taldeko jatetxe bat da, Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrietak zuzentzen duten eta goi sukaldaritzan espezializatua dagoen enpresa taldea. Honen barne daude baita ere Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa), Bodegón Alejandro (Donostia, Gipuzkoa) eta Josean Martínez Alijaren Nerua jatetxeak, baita Bistró Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia) ere. Taldearen xedea gastronomiaren bitartez kultura sortzea da, betiere espiritu geldiezin bat abiapuntu izanik.
- Pintxo tailerra
- Berrikuntza tailerra
- Postre tailerra
- Beste aukera batzu
Informazioa eta erreserbak: 943 00 31 62 – info@restaurantenineu.com