Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 13 ekaina, 2022

  • Cruel Country izeneko euren disko berriena iragan maiatzean argitaratu berri dutela datoz Donostiara.
  • Europan barrena egiten ari diren biraren baitan, Euskal Herrian emango duten emanaldi bakarra izango da hau.

Ekainaren 20an, astelehenarekin amaituko da Kursaal Eszenaren denboraldia, rock alternatiboaren ikur den Wilco talde entzutetsuaren kontzertuarekin. Donostiara 2020an Ode to Joy diskoarekin etortzekoak zirenek Cruel Country disko bikoitza argitaratu berri dute dBpm Records zigiluarekin, estudioan grabatutako hamabigarren lan luzea. Argitalpenak argitalpen, eta biren atzerapenak jasan ondoren, ia hiru hamarkada arrakastatsutan zehar oholtzen gainean aritu den taldeak zaleekin bizi izandako aro ezberdinetako kantu ahaztezinak ere ekarriko ditu Kursaaleko agertokira.

Cruel Country diskoan, country hitzaren dualtasunari eskutik helduta, jatorria zalantzan jarri nahiz berreskuratzen du Chicagoko seikoteak disko berrian, Estatu Batuetako eta munduko egungo egoera iskanbilatsuari buruzko hausnarketarekin, baina baita taldearen beraren lehen argitalpenetako americana eta country doinuetarako itzulerarekin ere. Jeff Tweedy taldeburuaren hitzetan,  “Iraganean baliotsu eta askatzailea izan zen guretzat country etiketatik aldentzea. Hazten eta hurbileko nahiz urruneko inspirazioari gogoa zabalik izaten lagundu zigun”. Oraingoan hazten ikusi zituzten musika doinu horietara, edo horiei lotutako egiteko modu sinple eta zuzenera itzulera dakar Wilcok. Diskoa bera estudioko zuzenekoekin osatu dute, Sky Blue Sky (2017) lanetik hona egin gabeko moduan. Pitchfork musikari buruzko online aldizkarian diotenez, horrek egiten du disko hau, hain zuzen, talde-lan, harro esateko moduan: Wilcoko sei kideek batera grabatu dute, zuzenean lehen aldiz hamarkada baten ondoren, beren instrumentuen soinuak nahasten utziz eta erritmoetan kulunkatuz. “Orain, honetan denbora apur bat daramagula, suspergarria zaigu gure buruak askatu eta egiten dugun musikari country deitzeko muga sinple hori besarkatzea” dio Tweedyk.

1994an sortu zuen Wilco Jeff Tweedy abeslari eta gitarra-jotzaileak, Uncle Tupelo izeneko country alternatiboko taldekide izandako zenbait musikarirekin, hura desegin zenean. 2001ean kaleratu zuten Yankee Hotel Foxtrot diskoarekin mundu mailan arrakasta handia lortu zuten eta 2004ko A Ghost Is Born lanarekin bi Grammy sari irabazi zituzten, horien artean Musika Alternatiboko Disko Onenari saria. 2019an Ode to Joy diskoarekin hasi zuten bira bertan behera geratu ondoren, Cruel Country plazaratu berri duela helduko da Donostiara Chicagoko taldea, bere rock alternatiboaren eta folkaren arteko nahasketa bereizgarriarekin.

Emanaldi honetarako sarrerak hemen eta Kursaaleko leihatilan eskura daitezke.

WILCO
Astelehena, ekainak 20, 20:00etan. Kursaal Auditorioa.

“Logelan logale”, bizitzak aldatzen dituen haur kantata berriz Kursaal Eszenan

Duela urtebete estreinaldi arrakastatsua izan ondoren, Euskadiko Orkestrak “Logelan logale” ekoizpen propioa eskainiko du berriro, Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin. Donostian, Kursaal Eszenarekin lankidetzan, apirilaren 21ean eta 22an izango da, Kursaal Auditorioan. […]

Le Ballet de l’Opéra national du Capitole de Toulouse Kursaal Eszenan

• “Sémiramis” eta “Don Juan” piezak dantzatuko dituzte, Glucken partituretan oinarrituak biak. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko Leihatiletan. Apirilaren 12 igandean (19:00etan), Kursaal Eszenako musika klasikoko programazioak aurtengo lehen dantza-hitzordua hartuko du. […]