Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 10 apirila, 2026

• “Sémiramis” eta “Don Juan” piezak dantzatuko dituzte, Glucken partituretan oinarrituak biak.
• Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko Leihatiletan.

Apirilaren 12 igandean (19:00etan), Kursaal Eszenako musika klasikoko programazioak aurtengo lehen dantza-hitzordua hartuko du. Le Ballet de l’Opéra national du Capitole de Toulouse Kursaal Auditorioan izango da, Ángel Rodríguezek eta Edward Clugek Grlucken "Sémiramis" eta "Don Juan" partiturak oinarri hartuta sortutako koreografiekin. Musika-pieza horiek aurreez grabatuta entzungo dira, Jordi Savall antzinako musika barrokoaren maisu handiak eta Le Concert des Nations bere orkestrak Alia Vox zigilupean erregistratuta. Sarrerak Kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke (-% 10 EszenaKideentzat).

Berritzailea eta dantzazalea, Christoph Willibald Gluckek (1714-1787) bizitza eskaini zion baleta ekintza adierazkor eta autonomoa, hizkuntza narratibo osoa bilakatzearen erronkari. 1761ean, bere "Don Juan" balleta baleta-pantomimaren manifestu bihurtu zen, eta zentzu modernoan ulertutako lehen balleta izan zen. 2024an, Ángel Rodríguezek ("Sémiramis") eta Edward Clugek ("Don Juan"), beren koreografia-lanaren bidez, euren gain hartu zuten bi partituren betiereko modernitatea agerian uzteko ardura. Jordi Savallek dioenez, "Don Juan eta Sémiramisekin, Gluckek musika berritzaile eta aparta sortu zuen, dramatikoa batez ere. Koreografo garaikide batek obra horiek bereganatzea horien garrantziaren eta bizitasunaren froga da [...]. Musika errenazentista, barrokoa eta klasikoa dantzaren ideiatik eta praktikatik abiatuta egituratuta dago, eta hori funtsezkoa da. Horregatik, dantza garaikidea egoki ezkon daiteke antzinako musikarekin".

Bi mende baino gehiagoz, Le Ballet de l’Opéra national du Capitole de Toulouse arte lirikoari eskainita egon da: Théâtre du Capitoleko agertokian aurkeztutako operen dibertimenduak interpretatzen zituen. 1949an abiatu ziren esklusiban dantzari eskainitako gauak, eta Nanette Glushak (1994 – 2012) eta Kader Belarbi (2012 – 2023) izendatu zituzten arte Kapitoleko Baleta ez zen ballet konpainia bihurtu, terminoaren zentzu osoan. Edertasunarekiko maitasunean, ausardian eta modernitatean oinarrituta, bere proiektu artistikoa errepertorio klasiko eta neoklasiko zabala lantzean datza eta, aldi berean, egungo askotariko estetiketara zabaltzea; 14 nazionalitateko 35 dantzarik osatua, kritikak eta publikoak aitortu eta goraipatzen dute konpainiaren maila.

Ángel Rodríguezek Víctor Ullate eta Carmen Senrarekin egin zituen lehen urratsak; 1989an, Oscar Araizek zuzendutako Genevako Antzoki Handiko Balleteko bakarlari bihurtu zen; 1992an, Nacho Duatok zuzendutako Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen, lehen dantzari eta bakarlari gisa, eta han hasi zuen koreografo ibilbidea. Edward Clug Esloveniako Maribor Antzoki Nazionaleko Balletean sartu zen, eta 2003an zuzendari artistikoaren kargua hartu zuen. 1996tik koreografo lanetan, besteak beste, honako hauekin egin du lan: Stuttgarteko Balleta, Zuricheko Balleta, Bolshoi, Wiener Staatsballett, Kieveko Ballet Nazionala edo Nederlands Dans Theater. 2017an Benois de la Danse entzutetsurako hautagai izendatu zuten.

LE BALLET DE L’OPÉRA NATIONAL DU CAPITOLE DE TOULOUSE. "Sémiramis” / “Don Juan”
2026ko apirilaren 12a, 19:00 h. Kursaal Auditorioa. 52 / 42 / 33 / 27 / 11 €

“Logelan logale”, bizitzak aldatzen dituen haur kantata berriz Kursaal Eszenan

Duela urtebete estreinaldi arrakastatsua izan ondoren, Euskadiko Orkestrak “Logelan logale” ekoizpen propioa eskainiko du berriro, Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin. Donostian, Kursaal Eszenarekin lankidetzan, apirilaren 21ean eta 22an izango da, Kursaal Auditorioan. […]

Le Ballet de l’Opéra national du Capitole de Toulouse Kursaal Eszenan

• “Sémiramis” eta “Don Juan” piezak dantzatuko dituzte, Glucken partituretan oinarrituak biak. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko Leihatiletan. Apirilaren 12 igandean (19:00etan), Kursaal Eszenako musika klasikoko programazioak aurtengo lehen dantza-hitzordua hartuko du. […]