Gaurkotasuna / 26 martxoa, 2021
Ainhoa Arteta sopranoa Kursaal Eszenaren denboraldian izango da apirilaren 22an, Kursaal Auditorioan eta Javier Carmena pianista lagun duela, eskainiko duen errezitaldi bikoitzarekin (17:00 eta 19:30). Hitzordu hauek denboraldiko musika klasikoko abonamenduan barneratzen dira, eta Royal Liverpool Philharmonic-ek apirilaren 24an eskaintzekoa zuen, baina pandemiaren eraginez bertan behera gelditu den, kontzertua ordekatzen dute. Errezitaldi hauetarako sarrerak eskuragarri daude www.kursaal.eus web orrian eta Kursaaleko leihatilan.
Coronavirusaren eragina nabaria izango da ekainerako iragarrita zegoen programazioan ere. Izan ere Wilco talde esatubatuarrak (ekainak 15) eta Bryan Ferry bakarlari britaniarrak (ekainak 22) eskaintzekoak zituzten kontzertuak bertan behera gelditu dira. Kontzertu hauetarako sarrerak internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki itzuliko zaie sarreren zenbatekoa. Sarrerak leihatilan erosi zituztenek, aldiz, 943 00 31 70 zenbakira deitu beharko dute diru-itzultzea eskatzeko.


