Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 3 urria, 2018

Ofizialki, urriaren 8an, astelehena, hasiko da kongresua. Hain zuzen ere, aurreko asteburuan hasten da, Egun batez Chef, Gastronomika Herrikoia eta Street Food gunearen inaugurazioarekin; aurten, Espainiako gastronomiako plater eta pintxo ikonikoak eta Michelin izardunak izango ditugu gune horretan.

Kursaal jauregiaren barruan, eta berritasun modura, Gastronomikak % 30eko deskontua eskaintzen du bere hiru jarduera erosteagatik, eta % 40koa, berriz, lau baino gehiago erosteagatik. Ez duzu aitzakiarik 2018. urte honetako San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 20. urteurreneko edizio honetaz ez gozatzeko.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country 2018 (urriaren 8tik 10era) ez da jatetxe-munduko profesionalentzako bakarrik, hiria eta probintzia mugiarazten dituen ekitaldia da. Nahiz eta Kursaal jauregia den kongresuaren epizentroa, jende guztiak parte hartu dezala lortu nahi dute antolatzaileek eta, urtero bezala, musu truk kongresuaren magiaz eta sukaldaritzaz gozatzeko jarduera-sorta antolatu dute. Hala ere, merezi du Kursaalen egingo diren jarduera batean baino gehiagotan parte hartzeak duen deskontuaz baliatzea (% 30eko deskontua hiru jardueratarako sarrerak erosteagatik, eta % 40koa lau jarduera baino gehiagorako sarrerak erosteagatik). Ez dago aitzakiarik San Sebastian Gastronomikaz ez gozatzeko.

Senti zaitez chef egun batez

Laugarren urtez jarraian, San Sebastian Gastronomikak egun bat irabazi eta urriaren 6an, larunbata, ospatuko du goi-mailako gastronomiaren etorrera hirira. Donostiako Boulevardeko kioskoan Egun batez chef ekitaldia ospatuko da; bi helduk eta bi haurrek –El Diario Vascok egindako zozketaren irabazleek– Gipuzkoan jatetxea duten sei chef handirekin batera jardungo dute sukaldean. Aitor Arregi (Elkano*, Getaria), Dani Lopez (Kokotxa*, Donostia), Pablo Loureiro (Casa Urola, Donostia) eta Ruben Trincado (El Mirador de Ulia*, Donostia) izango dira –azken horrek errepikatu egingo du– jende guztiari zuzendutako ekitaldi batean, hiriarekin bat eginez, binaka jardungo dutenak, profesionalak ez diren lau lagunekin.

Gastronomika herrikoia

Igandean, hilak 7, Kursaalera iritsiko da hitzordua; Gastronomika Herrikoia, Gastronomikaren ate irekien eguna, hartzeko irekiko ditu ateak jauregiak, Aurten, 20. urteurrena ospatuz, bi euskal sukaldariren eta Valladolideko beste biren showcooking saioak izango ditugu, laurak maisuak pintxogintzan.  Horrela, miniaturako sukaldaritza omendu nahi du Gastronomikak, pintxoen bultzatzaile handienetakoak diren Valladoliden eta Donostiaren eskutik. 11:30etik 13:30era, bata bestearen atzetik igoko dira Kursaal jauregiko Ganbera Aretoko eszenatokira Felix Manso (Felix Manso, Irun), Xabier Zabaleta (Aratz, Donostia), Victor Marin (Trigo*, Valladolid) eta Teo Rodriguez (Trasto, Valladolid), pintxoen eskutik lortutako arrakasten alde egiteko, espainiar sukaldaritzaren arrakastaren eta entzutearen gako izanik.

Street food pintxotara doa

Behin hitzaldiak amaitu ondoren, Kursaal jauregiko atarira iritsiko da kongresua; han, Street Food Kursaaleko atarira itzuliko da Gastronomikaren Street Food atala

atala inauguratuko da, bi proposamen osagarrirekin. Igandean, eskainitako hitzaldien ildoari jarraiki, Valladolideko jatetxeetako lau pintxo eskainiko ditu Street Food espazioak. Hauexek izango dira, hain zuzen ere, eskainiko diren pintxoak: Oilo-eskabetxea jalapeñoen emultsioaz, Teo Rodriguezena (Trasto); masail beteak, Jesus Barbado Herasena (Suite 22 Restaurant &Gin-Club); 2015ean, Valladolideko Pintxo eta Tapen XI. Lehiaketa Nazionala irabazi zuen pintxoa, Taj-Mahal esneko arkumea, Alfonso Garciarena (Don Bacalao); eta Chisco Alonsoren (La Garrocha) etxeko atun gatzartu entsalada. 19:00etan amaituko da igandeko Street Food ekimena.

Astelehenetik asteazkenera, aldatu egingo da Kursaaleko atariko gastronomia. Urteurrena ospatzeko, gure sukaldaritza eta plater ezagunenak omendu nahi izan ditu aurtengo edizio bereziak, baita Street Food atalean ere, eta, chef handien sukaldaritzari buruzko ikuspegitik abiatuta –guztiek dituzte Michelin izarrak–, “iraultza” gastronomiko garaikidearen babesean, tradizioaren berpizkundea markatu duten errezetak proposatuko ditu. Hainbat jaki dastatzeko aukera egongo da, 12:00etatik 20:00etara: kaneloiak trufa-kremaz, Carles Gaigek prestatuta (Gaig, Bartzelona); Via Lactea kroketak, Nacho Solanarenak (Solana, Ampuero, Kantabria); Catedral de Navarra markako fabada, Marcos Moranen eskutik (Casa Gerardo, Prendes, Asturias), eta bakailaoa saltsa berdean, Gorka Txapartegik prestatuta (Alameda, Hondarribia, Gipuzkoa).

Lau euroren (pintxo bat eta edaria) edo sei euroren (bi pintxo eta edaria) truke salduko dituzte Street Fooderako sarrerak, bai iganderako bai gainerako egunetarako.

Deskontuak jardueretan

Carme Ruscalleda, Quique Dacosta, Angel Leon eta Virgilio Martinez izango dira protagonista Kursaaleko eszenatokian, dastatze-saio eta guzti. Kanpoan geratzen direnek ere ez dute batere gaizki pasatuko. San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country sukaldaritza-kongresua da, baina hiri-kongresua ere bada. Lotura hori gabe, ezin uler liteke ez kongresua ez espainiar gastronomiaren arrakasta. Astebete barru hasiko da gastronomiaren Donostiako kongresua.

 

TotalEnergies eta Kursaal Eszenak bat egiten dute kalitate goreneko eta pertsona guztien eskura dagoen kultura sustatzeko

TotalEnergies multienergia konpainia integratu globalak eta Kursaal, kalitate goreneko kultur ekitaldi eta jarduerak hartzen dituen kongresu jauregi eta auditorioak, indarrak batzen dituzte kultura gizakiaren garapenaren funtsezko zati gisa sustatzea helburu duen lankidetzan. Kursaal Eszena programak […]

Christian Zacharias pianista Donostiara itzuliko da Kursaal Eszenan errezital bat emateko

Apirilaren 28an, igandea, 19:00etan, Kursaal Auditorioan. Azken hamarkadetako pianoaren figura handienetako bat, gero eta ezohikoagoa da errezitaldian entzun ahal izatea. Sarrerak salgai kursaal.eus atarian eta Kursaaleko leihatiletan, % 10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat. Apirilaren 28an, igandea, […]

c de c 25. urteurrena ospatu du Kursaalen

c de c bihurtzen du  Donostia sormenaren eta komunikazioaren epizentroa  Espainian Apirilaren 12an eta 13an, Donostia sormenaren eta komunikazioaren epizentroa bihurtu zen Espainian, Club de Creativos jaso baitzuen, herrialdeko publizitate- eta komunikazio-industriaren ekitaldi garrantzitsuena. “Ordezkaezinak” […]