BERTAN-BEHERA
COVID-19 pandemiaren egungo egoera luzatu egin denez, eta kulturaren sektoreari eragiten dioten murrizketak direla eta, jakinarazten dizugu, La Gran Noche de la Guitarra Española kontzertua, NK Producciones Artísticasek programatua, bertan behera geratu dela.
Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da. Erosketa webgunearen bidez egin bada, zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ez da itzulketa-eskaerarik bidali behar. Erosketa txarteldegian egin bada, txarteldegira hurbildu beharko da erositako sarrerekin, itzulketa egin ahal izateko.
—
Andaluziako erritmoa, musika eta tradizioak sentitzen ditu La Gran Noche de la Guitarra Española bitartez.
Programako obra nagusia Joaquín Rodrigoren Concierto de Aranjuez da: gitarrarako eta orkestrarako konposatzailearen lehen obra. Rolando Saad gitarristak 900 aldiz interpretatu du bi milioi ikuslerentzat baino gehiagorentzat Europako areto nagusietan, orkestra ospetsuekin batera, Londresko Royal Philharmonic Orchestra kasu.
Rolando Saadek ezinezkoa dena lortzen du: Aranjuezko lorategietan zehar, soken bidez, naturarekiko elkarrizketa eta obraren espiritu alaia transmititzea.
Fallaren Amor Brujok eta gitarra eta orkestrarako Bizeten Carmenek osatzen dute gau espainiar magikoa.
Eragilea
Nk Producciones Artísticas