Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Katia & Marielle Labèque (19:30)

Katia & Marielle Labèque (19:30)

Kursaal Auditorioa

azaroa 2020
igandea 29, 19:30

35 / 28 / 22 / 18 €

facebook  facebook

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€

Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

Katia eta Marielle Labèque lapurtar ahizpek, munduko piano-bikote ospetsuenak, beren buruari buruz esan ohi dute “bi pianista inkonformista, sailkatu ezinak” direla, eta beren errepertorioek “kontraesanak eta sorpresak” izaten dituztela. Beren interpretazioek askotariko musika estiloak biltzen dituzte; klasikoetatik, hala nola Bach, Brahms, Liszt eta Mozart, XX. mendeko “klasiko”etara, esaterako Stravinski, Bernstein edo Takemitsu, jauzi egiten dute, leku eginez musikagile garaikideei, hala nola Thomas Adès eta Philip Glass musikariei.

Oraingoan,  Schubert, Ravel eta Bernstein konposagileen obrez osatutako programarekin eskainiko dute errezitaldia.

Esku programa

Eragilea
kursaal-eszena-mini

Enpresa elkartua



Partekatzea
facebook  facebook