Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Jon Maia – Kantu bat gara

Jon Maia – Kantu bat gara

Kursaal Auditorioa

abendua 2022
asteazkena 28, 19:30

facebook  facebook

Jon Maiak kontzertu berezi eta solidario bat eskainiko du hainbat gonbidatu berezirekin Kantu bat gara bere emankizun arrakastatsuaren lehenengo urteurrenean. Kantu bat gara emanaldiak ez dira kontzertu soilak izaten: Jonek euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi partikular bat zabaltzen du bere kantutegiaren bidez, hitzaren emozioa kantu bihurtuz eta publikoaren konplizitatea bilatuz beti. Urteotan hainbat talde eta abeslarien letragilea da Jon Maia eta kantu horien bidez bidaia bat proposatzen dute bere emanaldiek. Besteak beste Negu Gorriak, Benito Lertxundi, Gari, Anari, Gozategi, Mikel Urdangarin, Ken zazpi edo Pirritx eta Porrotxentzat idatzitako kantuek osatzen dute bere zuzenekoetako kantutegia.

Beste mundu bat posible dela eta txarrenari onena ateratzea izaten dira Jonen aldarrikapenetako bi. Kontzertu solidario honetan etorkinei babesa ematen dion Irungo Harrera Sarea eta Donostiako kaleetan lo egiten duen jendeari afariak ematen dizkion Kaleko Afari Solidarioak taldea izango ditu bidelagun, kontzertuko irabazien zati bat haientzat izango delarik.

Eragilea
Bidean



Partekatzea
facebook  facebook