Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gure Lurra Kongresua

Gure Lurra Kongresua

Kursaal Auditorioa

urria 2022
asteazkena 26

facebook  facebook

Berriz ere, GURE LURRA 5 Kongresuak, lehen sektoreari ikusgarritasuna eman nahi dio eta baserritarren eta herritarren arteko topagunea izaten jarraitu nahi du.

Bosgarren edizio honetan, baserritarren lana eta euskal baserriek etorkizun iraunkorragoa lortzeko duten garrantzia nabarmendu nahi ditugu. Nekazaritza eta elikadura-sistema funtsezkoak dira klima-aldaketari globalki erantzuteko. Haiek dira gure orekaren giltzarria.

Euskal baserriak Kongresuaren ardatz nagusia izanik, gaur egun oihartzun handiena duten eta askotan eskutik helduta doazen gai batzuk eztabaidatuko ditugu. Iraunkortasunaren kontzeptua pisu handia hartzen ari da Gipuzkoan, sasoiko eta hurbileko produktuen eskaria eta nekazaritza ekologikoa areagotuz. Hau dela eta, gure ingurunea eta ingurumena zaintzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikazioa eta jarrera aktiboa garatzea eta elikadura jasangarria bezalako gai garrantzitsuak eztabaidatuko ditugu.

Informazio gehiago eta izen-ematea: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gure-lurra-sembrando-futuro/hasiera#egitaraua

Eragilea
Gipuzkoako Foru Aldundia



Partekatzea
facebook  facebook facebook