ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Koronabirusaren hedapenaren aurrean euste-neurri bezala eta Alarma Egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak apirilerako aurreikusita zeukan programazioa suspenditu egin da. Hala, Amaral taldearen kontzertua, apirilaren 18an egitekoa zena, azaroaren 19ra atzeratu da.
Amaralen kontzerturako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira azaroko hitzordu berrirako. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: ekainaren 30 artekoa da).