

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
“Soinudun kolorezko ozeano batean murgiltzea da. Egurra eta metala, bihotza eta azala, gorputza, arima eta bizipoza elkarrekin bizi diren lekuan”. Horrela deskribatzen dute Amaralen sortzaileek,
Eva Amaral eta Juan Aguirrek, “Salto al color”; Zaragozako taldearen zortzigarren lana. Amaralen abesti berriak eta aurreko diskoetako kantuak, dagoeneko gaztelaniazko musikaren historiaren
parte direnak, eskainiko dituzte kontzertuan.