Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

58 Jazzaldia / Rocío Márquez & BRONQUIO

58 Jazzaldia / Rocío Márquez & BRONQUIO

Kursaal Auditorioa

uztaila 2023
asteartea 25, 17:30

facebook  facebook

Rocío Márquez & BRONQUIO

Rocío Márquez (ahotsak, soinu-atalak), Bronquio (programazioa, sintetizadorea)

58 Jazzaldian emango duten kontzertuan, Rocío Márquezek eta Bronquiok beren azken lana aurkeztuko digute: Tercer Cielo (2022). Disko transgresore honek kritikaren goraipamenak jaso ditu adieraztean azken urteotako onenetako bat dela; album bikain bat, ziurrenik —denborak esango du— flamenkoak dituen garrantzitsuenen artean kokatuko dena, bere historia eta bere eboluzioa markatu dituenetako bat: maisu lan bat, azken batean.

Tercer Cielo (2022) bidaia bat da, ezagutzen den eremutik esploratu ez den eremura, tradiziotik abangoardiara, eta oso bestelako estilo eta ibilbideetatik sortua: Bronquioren musika urbano eta elektronikoa, eta Márquezen flamenkoa eta cantea. Flamenko disko honek, flamenko kantariaren ahotsa protagonista duenak, baina, aldi berean, disko elektroniko bat ere denak —non Márquezen ahotsa entzuten den batzuetan garbi eta beste batzuetan distortsionatua edo Bronquiok filtratua— soinu, erritmo eta giro jakin batzuk eskaintzen dizkigu gainera, obra honek eramaten gaituen eremu ezezagun horretan murgiltzen gaituztenak.

Aurreko guztiari, eta ez da gutxi, besteak beste San Agustini, Federico García Lorcari eta Miguel de Unamunori aipamen egiten dieten letrak gaineratu behar zaizkio, Rocío Márquezek berak eta Carmen Camacho, Macky Chuca, Luis García Montero eta Antonio Manuelek idatziak.
Labur esanda, disko konplexu bat, ñabardurez, soinuzko testurez, sorpresez eta giroez, poesiaz, artez, sentimenduz eta kontrasteez betea: fina eta irmoa, zaharra eta modernoa, sotila eta latza, esperimentala eta irisgarria, sinplea eta aldrebesa, flamenkoa eta elektronikoa, trinkoa eta arina, tradizionala eta abangoardista, iragana eta geroa…

Rocío Márquez
Rocío Márquez flamenko kantari bikain bat da, baina definizio hori motz geratzen da zein den azaltzeko garaian. Horrez gain, flamenkoaren jakitun, generoan aditu, irakasle eta hizlaria da ere. Eta flamenkoaren tradizioaren ezagutza eta maitasun horri gehitu egin behar zaizkio bere nortasun geldiezina eta bere jakin-mina, bere inkonformismoa, mugak zabaltzeko, mugak zeharkatzeko, esperimentatzeko eta esploratzeko bere premia. Horrek guztiak, kantuan erakusten duen moldakortasunarekin, bere talentu artistikoarekin eta bere ahots zoragarriarekin batera, gehiago hurbiltzen gaitu Rocío Márquez zein den ulertzera, eta artista hau zergatik bilakatu den gaur egungo flamenkoaren erreferente nagusietako bat.

Huelvako abeslariak sari eta aintzatespen ugari jaso ditu, besteren artean nabarmentzekoak, lehena, 2008an, La Unióneko Festibalean Lámpara Minera saria jaso zuenean, eta azkena, 2020an, Les Victoires du Jazz saria Munduko Musiken Album Onenari, artista espainiar bati aurreneko aldiz emana.

Bere ibilbidean zehar Rocío Márquezek ezin konta ahala eszenatoki txiki eta peña flamenkotan abestu du; baita antzoki eta auditorio handietan ere, Teatro Real, Palau de la Música eta Parisko Olympian, besteak beste; eta are gehiago, indie eta pop-rock musika elkarraldi handietan, esaterako Primavera Sounden eta Monkey Weeken.

Márquezek hainbat artistarekin kolaboratu du, haien artean: Jorge Drexler, Kiko Veneno, Raül Refree, Dani de Morón, Niño de Elche, Diego Carrasco, Marinah, Christina Rosenvinge, Alber Plá eta BRONQUIO bera.

BRONQUIO
Santiago Gonzalo, BRONQUIO izenez ezagun, musikaria eta ekoizlea da. Hardcore eta punk rock munduan eman zituen aurreneko pausoak, musika elektronikoan murgildu baino lehenago. Musikari gisa 3 EPrekin besterik gabe, eta zenbait artistarekin —Kiko Veneno, Natalia Lacunza eta Anaju esaterako— egindako ekoizle lanarekin, gailenetakoen artean kokatu da Espainiako eszena elektronikoan.

https://rociomarquez.net/
https://www.youtube.com/channel/UC7RImwUIV5-gbiDpnXaVpOg
https://twitter.com/Rocio_Marquez_?ref_src=twsrc%5Egoogle%7Ctwcamp%5Eserp%7Ctwgr%5Eauthor
https://www.instagram.com/rociomarquezoficial/?hl=es
https://www.facebook.com/RocioMarquezOficial/
https://open.spotify.com/artist/0s5dS3eWWnruwMMtgn7pgQ

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook