Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 12 abendua, 2023

Bi egoitzetan 108 ekitaldi izan dira eta 76.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira urteko azken lauhilekoan.

Kursaalek eta Miramar Jauregiak kongresu eta bilera jarduera oparoa izan dute udazken honetan. Guztira, bi egoitzek 17 kongresu eta konbentzio, 8 azoka eta 83 jardunaldi izan dituzte, 76.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Ekitaldi horiek askotariko sektore-espektro batean ezagutza eta berrikuntza trukatzeko plataforma gisa balio izan dute.

Urteko azken lauhilekoan Kursaaleko egutegian ezin saihestuzko hitzorduetako batzuk jaso ziren, hala nola Donostiako Zinemaldia, irailean, edo San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Country, urrian, 25. urteurrena ospatu zuena, errekorreko edizio batean: 48 nazionalitatetako 14.712 parte-hartzaile, 1.468 biltzarkide eta 413 kazetari akreditatu.

Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzaren esparruan, Donostia 2023. urtean Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburua izanik, Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia hartu zuen Kursaalek. Konferentzia horretan maila goreneko erakundeetako ordezkariak bildu ziren. Baita FESLAN, Enpleguari buruzko Azoka eta Gizarte Ekonomiari buruzko Kongresua ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzu Publikoak antolatua.

Era berean, udazken honetan egindako ekitaldien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Turespaña III. Konbentzioa, turismoaren eraldaketa jasangarriari buruzkoa; CONAIF Kongresu Nazionala; Adinberri Silver Forum – Silver Economy-ren Euskadiko lehen Nazioarteko Foroa –; AMLaP Kongresua, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeak antolatua; IX. Top 100 Medical Laser Congress; eta Zerga Aholkularien Espainiako Elkartea – AEDAF kongresua, besteak beste.

Bestalde, Miramar Jauregian ekitaldi garrantzitsuak izan dira, hala nola Osasun Digitalari buruzko Nazioarteko X. Kongresua edo Emakundek antolatutako Berdintasunerako Nazioarteko Kongresua. Era berean, Zinemaldiaren amaiera festa, Gastronomika Donostiako 25 urteak ospatzeko afaria edo Turespaña Konbentzioaren inaugurazio koktela bezalako ekitaldi sozialek ere Miramar Jauregiaren esparru paregabea aukeratu dute topaleku gisa.

Burututako ekitaldien oparotasunak eta handitasunak agerian uzten dute Donostia kongresuen egoitza gisa duen aniztasuna, eta bileren bidez, ezagutza partekatzeko eta sustatzeko plataforma bihurtzen da. Kursaal eta Miramar Jauregia, beraz, garapen ekonomikorako eta eraldaketa sozialerako ezinbesteko palanka dira, bai industriei dagokienez, bai lurraldeko funtsezko sektoreei dagokienez.

Donostia futbol birtualaren epizentroa bihurtu da LALIGA FC PRO CUP-arekin

Kursaal estatuko futbol birtualaren epizentroa bihurtu da apirilaren 5ean eta 6an, LALIGA FC Pro Cup txapelketaren edizio berri bat egin baitzen, Estatuko eSports txapelketa garrantzitsuenetako bat. Emozioz beteriko giroarekin eta 4.000 lagun baino gehiagorekin, Kursaalak […]

C de C 2025 – CLUB DE CREATIVIDAD

Martxoaren 21ean eta 22an, Kursaal sormen-industriaren epizentroa bihurtu zen, edizio honetan sektoreko ia 2.000 profesional bilduz, eta goi mailako inspirazio-, ikaskuntza- eta networking-gunea eskainiz.

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]