Gaurkotasuna / 25 abuztua, 2014
Bryan Hymel tenorrak ezingo du parte hartu bihar Verdiren “Requiem”-aren bakarlari taldean, Rotterdameko Orkestra Filarmonikoarekin aurreikusita zeukan kontzertuan, azken orduko osasun arazoak direla medio. Hymel bigarrenez zen jardutekoa aurtengo Hamabostaldian, izan ere jaialdia zabaldu zuen kontzertuan parte hartu baitzuen, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin batera, iragan abuztuaren 1ean. Oraingoan, ondoezik sentitu da eta 75. Musika Hamabostaldiko bigarren hitzordu honetan aritzeko ezintasuna berretsi du azkenik.
Saimir Pirguk ordezkatuko du. Albaniar jatorriko tenorra Londresko Royal Opera Housen dabil buru-belarri “Rigoletto” lanaren entseguak egiten, eta etenaldia egingo du hain justu Donostiara bidaiatu eta Verdiren “Réquiem”ean parte hartzeko. Ederki ezagutzen du obra hau tenorrak, izan ere, soilik aurten hirutan interpretatu baitu, Ricardo Mutti maisuaren batutapean. Zuzendari honekin berarekin Berliozen “Messe Solennelle” kantatu du halaber joan den udaberrian, eta 2014 urtean Franz Welser-Möst, James Conlon, Fabio Luisi, Maurizio Benini eta Nicola Luisottiren aginduetara ari da jarduten.