Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Pribatutasun politika


Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Izena: CENTRO KURSAAL-KURSAAL ELKARGUNEA SA (hemendik aurrera, “KURSAAL”)
IFK/IFZ: A20501185
Helbide Soziala: Zurriola hiribidea 1, 20002 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 2626 liburukian, SS 9292 orrian
Telefonoa: 943003000
Helbide elektronikoa: kursaal@kursaal.eus

KURSAAL-ek datuak babesteko delegatu bat izendatu du. Harremanetan jartzeko, aldez aurretik aipatutako helbide postala eta elektronikoa erabil ditzakezu, edo bestela, honako hau: dpd@sayma.es.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren EB 679/2016 Erregelamenduan eta datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz jakinarazten dizugu, ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta KURSAAL-ek zurekin daukan harremana garatu bitartean sortzen direnak, honako xede hauetarako tratatuko direla:

  • Planteatzen dizkiguzun eskaerei erantzutea.
  • Aurrekontu bat eskatzea edo biltzar baterako edo beste edozein ekitalditarako hautagaitza aurkeztea.
  • KURSAAL-ek emandako zerbitzuen gaineko informazioa ematea.
  • Erakundeak garatutako jarduerekin zerikusia duten komunikazioak bidaltzea zuk gure eskura jarritako edozein bitartekoren bitartez, baldin eta zuretzat interesgarri izan daitezkeela uste badugu.
  • Kontsulta, erreklamazio eta iradokizunei erantzutea, eta mota guztietako komunikazio-ekintzak egitea.
  • Salerosketako edo zerbitzua emateko kontratu bat edo bien arteko beste edozein kontratu ezartzea, garatzea, betetzea eta egikaritzea.

Erakundearen kontabilitate-, zerga- eta administrazio-alorreko kudeaketa.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

KURSAAL-i emandako datu pertsonalak gordeko dira interesdunak, edo legez haren lege-ordezkari gisa diharduenak, horiek kentzeko eskaera egin arte, hori bidezkoa bada betiere, eta datuak bildu edo erregistratzearen xederako beharrezkoak —legez aplikatzekoak diren preskripzio-epeetan gorde beharra barne— edo egokiak diren bitartean.

Datuak gordeko dira baldin eta KURSAAL-ek, legez, horiek gordetzeko betebeharra badu. Behin epe horiek amaiturik, datuak desegin edo ezabatuko dira, hau da, datuak kendu, ezabatu edo suntsituko dira, euskarrien barnean hartutako informazioa berreskuratzeko modurik izan ez dadin.

Legitimazioa

Interesdunak emandako baimena da haren datuak tratatzeko lege-oinarria. Hori espresuki eta argi eta garbi lortzen da, datuen bilketarako dokumentu eta formulario elektroniko edo paperezkoak betez, eta, bidezko bada, bidaliz.

Aurreikusitako erabilera guztietarako datuak biltzeko erabiltzen diren erakundearen dokumentu guztietan informazio-klausula batzuk daude, interesdunak datuak babesteko araudian ezarritakoarekin ados dagoela adieraz dezan, eta baimena espresuki adierazten da interesdunak sinatuz, edo KURSAAL-en webgunean dauden formularioak bidaliz.

Tratamendua legitimatu behar da, halaber, kontratu bat egikaritzeko beharrezkoa denean, edo interesdunei ematen zaizkien zerbitzuetako bat emateko, baldin eta interesdunak zerbitzu horren parte badira, edota, interesdunek eskaturik, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko (DBEOaren 6.1.a eta b artikulua).

KURSAAL legitimatuta dago interesdunaren datuak tratatzeko ere, bete beharreko lege-betebeharrak eta interes legitimoak betetzeko helburuarekin, betiere interesdunen interesak edo funtsezko eskubideak horien gainetik ez badaude.

Legitimazio-arrazoia edozein izanik ere, baimena edozein unetan errebokatzeko aukera izango da.

Zure datuak nori jakinaraziko zaizkio?

Zure datuak ez zaizkio ezein erakunderi edo hirugarreni lagako zure baimenik gabe, legez aurreikusitako lagapenetan izan ezik. Ildo horretan, baimen espresoa eskatuko zaizu zure datuak beste edozein erakunderi edo hirugarreni lagatzeko.

Baimendutako xedeak kudeatzearen ondorioz, zure datuak KURSAAL-ekin eta KURSAAL-ek emandako zerbitzuekin zerikusi zuzena duten pertsona edo erakundeei jakinarazi ahalko zaizkie. Horrez gain, zure informazio pertsonala Administrazio publikoen, epaileen eta Epaitegien eskura jarriko da, tratamendutik erator litezkeen erantzukizunei erantzuteko, eta betiere lagapen horiek legean babestuta badaude.

Zure datuak laga dakizkieke, halaber, KURSAAL-i aholkularitza, mantentze informatiko, marketin, prestakuntza edo auditoria zerbitzuren bat ematen dioten enpresei. Entitate horiek sar daitezke, soil-soilik, zerbitzu horiek gauzatzeko beharrezko duten zure informazio pertsonalean, eta “datuen tratamendua enkargatzeko” kontratu baten bidez eskatuko zaie konfidentzialtasunari eusteko, informazioa beste xede batzuetarako ez erabiltzeko eta informazioaren integritatea eta eskuragarritasuna bermatuko duten neurriak hartzeko.

Ez da nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusten Europar Batasuneko esparrutik kanpo edo datuak babesteko estandarrak betetzen ez dituzten entitateentzat, DBEOan ezarritakoa betez.

Zein da zure datuen jatorria?

KURSAAL-ek tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunaren eskutik jaso ditu, edota beste pertsona edo entitate baten eskutik. Azken bi kasu horietan gogora ekartzekoa da KURSAAL-i datuak ematen dizkion pertsona izango dela interesdunari datu-lagapen horren berri emango diona. 


Zer datu kategoria tratatzen ditu KURSAAL-ek?

KURSAAL-ek gure esku jartzen dituzun datuak tratatuko ditu, honako kategoria hauetakoak izan daitezkeenak:

  • Identifikatzeko eta harremanetan jartzeko datuak.
  • Ekonomia-, finantza- eta aseguru-datuak.
  • Merkataritza-informazioa.
  • Enpleguaren xehetasunak.


Zein dira zure eskubideak?:

Edozein pertsonak eskubidea izango du KURSAAL-ek dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez berresteko.

Interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea dute, baita tratamenduaren eraginpeko datu pertsonalen kopia bat lortzeko, datu pertsonalak eguneratzeko, datu okerren zuzenketa eskatzeko, edo, hala badagokio, datuak ken daitezela eskatzeko eskubidea ere, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, datuak bildu ziren unean zuten xederako jada beharrezkoak ez badira.

Zirkunstantzia jakin batzuetan eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko ere, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egiteko aukera izango dute. Kasu horretan KURSAAL-ek datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak tartean badaude, edo izan litezken erreklamazioen aurrean jarduteko edo defendatzeko.

Ildo beretik, DBEOaren 18. artikuluan aurreikusitako egoera jakin batzuetan ere, interesdunek beren datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatu ahalko dute, eta kasu horretan KURSAAL-ek tratatuko ditu, gordetzeko izan ezik, interesdunaren baimenarekin edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteari begira, edo Europar Batasuneko edo Estatu kide jakin bateko interes publiko garrantzitsuekin zerikusia duten arrazoiengatik.

On-line ingurunean datu pertsonalen tratamendua kentzeko edo haren aurka egiteko eskubidea aplikatzearen ondorioz aplikatzekoa bada, interesdunek ahanzturarako eskubidea dute Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasunerako eskubideari jarraikiz, interesdunek eskubidea dute dagozkien datu pertsonalak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu batean lortzeko eta beste arduradun bati eskualdatzeko.

Interesdun guztiek eskubidea dute tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, profilen elaborazioa barne, baldin eta harengan ondorio juridikoak baditu edo antzera eta nabarmen eragiten badio, DBEOaren 22.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

Interesdunak bere datuak kentzeko eskubidea dauka, tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzeagatik, baimena errebokatzeagatik baimen horrek tratamendua legitimatzen duenean, edo DBEOaren 17. artikuluaren barnean hartutako gainerako arrazoiengatik. Datuak kentzeko, euskarri automatizatuetan bildutako datuei goi-mailako ezabaketa bat ezarriko zaie, eta automatizatuta ez dauden euskarriak fisikoki suntsituko dira.

Nola balia daitezke eskubideak?

Goiburuan adierazitako helbideetara idazki bat bidaliz datuak babesteko delegatuarentzat, betiere NANaren edo interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen beste dokumenturen baten kopiarekin batera dpd@sayma.es

Zein dira erreklamatzeko bideak?

Zure eskubideak behar bezala aintzat hartu ez direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, harekin harremanetan jarriz:

Telefonoak: 901 100 099 / 91.266.35.17
Posta-helbidea: C/ Jorge Juan, n º 6, 28001, Madrid.
Webgunea: www.aepd.es

Azken eguneratzea: 2022ko urtarrila