

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Chicagoko rock alternatibo taldeak Ode to Joy birari helduko dio Europan barrena eta Donostian geldialdia egingo du, musikarien hitzetan, “aktualitate politiko zein sozial nahasiari zoriontasunetik erronka” den diskoa
aurkezteko. Lan horrek linea erritmiko berezia eta instrumentazio minimalista ditu eta kantuen hitzak obserbanteak, itxaropentsuak, morbosoak, jasanberak eta abstraktoak dira aldi berean.