Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

La Patrulla Canina

La Patrulla Canina

Kursaal Auditorioa

Urtarrilak 27 larunbata, 19.30etan

facebook  facebook

La Patrulla Canina en vivo, “Carrera al Rescate” ikuskizuna Nickelodeoneko telesail arrakastatsuan oinarrituta dago, eta Spin Masterrek ekoiztu du. La Patrulla Canina en vivo “Carrera al Rescate” ikuskizuna bira berriarekin dator; bertan, zure txakurkume gustukoenak agertokian izango dira, akzioz eta energiaz beteriko abentura musikal batean.  Goodway alkatea Abentura Badiako Lasterketa Handiaren egunean desagertu da, eta txakurkumeek erreskatatu beharko dute. Egin bat Ryder, Chase, Marshall, Rocky, Rubble, Zuma, Sky eta Everestekin, ikuskizun honek Espainian egindako lehen bira ofizialean.

La Patrulla Caninako pertsonaiekin, eta VStar Entertainment Groupek eta Nickelodeonek aurkeztua, La Patrulla Canina en vivo “Carrera al Rescate” ikuskizunak erakusten du ez dagoela lan handiegirik eta txakurkume txikiegirik. Gainera, adin guztietarakoo zenbait irakaspen emango dizkigu: gizalegezko portaera, trebetasun sozialak eta arazoak konpontzeko modua. Pertsonaiek beren trebetasun bereziak eta taldeko lana erabiliko dituzte.

Ikuskizunak ordubete eta hogei minutu irauten du, eta bi ekitaldi eta atsedenaldi bat ditu. Bunraku txotxongiloak daude, eta, arroparen ikuspegi berritzaileari esker, pertsonaiek bizia hartuko dute agertokian, euren ibilgailuekin eta motxilekin.

Eragilea
Get In



Partekatzea
facebook  facebook