ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 60 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Azken urteotako fenomeno musikal handienetakotzat hartzen den banda honek punk poparen bolada berria sortu du, plataformetan hainbat arrakasta lortuz eta Atlantikoaren bi aldeetan sarrerak agortuz. Europa mailako MTV saria jaso dute “Espainiako artista onena”ren atalean, platinozko 7 disko “El fin del mundo” lanagatik eta platinozko bikoitza “El principio de algo” izenekoarengatik. Horrez gain, streaming-eko zerrendetan 1.000 egun baino gehiagotan gorenean egon izanaren errekorra ere badute.
