2025eko Gertu Kultura Jardunaldiak
Gorputzak eszenara. Sormen prozesuak eskubide kulturaletatik abiatuta
Gorputzek ondare sakona erakusten dute: begiradak, keinuak, mugimenduak, bizitza errealean dauden aniztasun desberdinetatik munduan egoteko modu jakin bat transmititzen dutenak.
Ikuspegi horretatik, mahai inguru, hitzaldi eta aurkezpen ezberdinak izango ditugu non sorkuntza eskubide kulturalen atal gisa jorratuko dugu, programazio kultural inklusiboak ezagutuko ditugu eta irisgarritasuna eta bitartekaritza kulturalari helduko diogu gizarte-bazterkeriari aurre egiteko funtsezko tresna gisa.
Gertu Kulturaren urteko jardunaldiaren hirugarren edizio azaroaren 13an izango da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Jardunaldi honek begirada aldaketa baterako deia egiten du, eta, aldi berean, kulturak gizarte-eraldaketa inklusibo baterako eskaintzen dituen aukeren aniztasuna aldarrikatzen du.
Eragilea
Gertu Kultura