Ikuskizuna irailaren 4ra atzeratu da.
Kontzerturako erositako sarrerek irailerako hitzordurako balio dute. Data berrian ezin baduzu joan, mezu bat bidali agenda@kursaal.eus emailera (itzulketa eskatzeko epea: 2020ko abuztuaren 31 arte).
Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da. Leihatilan erositakoak jarduera normalari berrekiten zaionean itzuliko dira.
—
James Rhrodes pianista eta idazleak kontzertu klasiko tradizionala zinezko esperientzia barneratzaile batean bilakatzen du. Espainian bizi den musikari ingelesak kontzertu bakoitzean musikarengana sentitzen duen maitasuna pasioz adierazten du. Publikoa bere musika eta interpretatzen dituen konpositore haundiekin konektatzea lortzen du kontzertu bakoitzean. Rhodes, gainera, komunikatzaile bikain eta paregabea da. Grazia eta umorea nahastuz, gai erakargarriak aurkezten ditu, eta musika klasikoa bezalako gai serioak, guztientzako ulerterrazak bihurtzen ditu.
Programak Beethovenen jaiotzaren 250 urteurrena ohoratuko du.
Ludwig van Beethoven:
Sonata No 16 in D major Op. 28, ‘Pastoral’
Sonata No 27 in E minor Op. 90
Sonata No 21 in C, Op. 53 ‘Waldstein’
Eragilea
Muzmuki