Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Ghost musikala

Ghost musikala

Kursaal Auditorioa

apirila 2022
ostirala 22, 18:00 | 21:30

facebook  facebook

Patrick Swayze, Demi Moore eta Whoopi Goldberg-ek 1990ean protagonizaturiko drama erromantikoan oinarritua da Ghost el Musical, eta Sam eta Mollyren arteko harremanak kontatzen ditu, bizi diren artean lehenik, eta ondoren mutila lapurreta batean hil eta gero. Sam bi munduen artean harrapatuta geratzen da, neska berari bizia kendu zion mehatxu beretik babesteko asmoz. Oda Mae-ren bitartez jartzen da harremanetan Mollyrekin, bidentearena egiten duen iruzurti baten bitartez alegia, zeina, ustekabean, bizien eta hilen artean zubi-lana egiteko gai bihurtzen baita.

Maitasuna, umorea, intriga eta naturaz gaindikoa kanta ahaztezin batzuekin eta eszena-efektu ikusgarriekin baturik, esperientzia ezin hobea sortuko da, era guztietako ikus-entzuleei gustatzeko modukoa.

Ghost, el musical honetan, 17 artistak hartzen dute parte. Bustamante eta Ricky Merino txandaka arituko dira Sam ahaztezinaren rolean, eta Cristina Llorentek egingo du Molly paregabearena.

Bustamantek honako emanaldietan parte hartuko du: apirilaren 22an (ostirala), 18: 00etan; 23an (larunbata), 21: 30ean; eta 24an (igandea), 18: 00etan. Merino gainerako funtzioetan arituko da.

*Aktore zerrendan aldez aurretik jakinarazi gabeko aldaketak egon daitezke.

Eragilea
Donostia Kultura



Partekatzea
facebook  facebook