ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 60 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Bakarlari, orkestra eta korurako irudimenezko opera gisa sortua, kontzertu honek XVIII. mendeko opera frantsesaren erreginak omenduko ditu. Horretarako baliatuko duen errepertorioa, tradizioan ainguratua, kolore berrietara zabalduko da, eta mende amaiera honetako aldaketa estetiko eta politikoak iragarriko ditu.
Ensemble Les Surprises
Louis-Noël Bestion de Camboulas, zuzendaria
Véronique Gens, sopranoa
« Reinas » : aires, bailes y coros de óperas de Rameau, Destouches, Dauvergne, Gluck…
