CLUB DE CREATIVIDAD- DÍA C 2026
Día C Espainiako publizitate- eta sormen-industriaren erreferentziazko ekitaldia da, eta mundu mailan hispanohiztunen artean nabarmenena. Club de Creatividad (c de c) antolatuta, apirilaren 17an eta 18an egingo da, Donostiako Kursaalen, eta agentzietako, marketako eta komunikazioko profesionalak bilduko dira, sormenaren balioaren inguruan hausnartzeko, inspiratzeko eta ezagutza partekatzeko. “Ikusi sortzeko” lelopean, edizio honek irudimena, jakin-mina eta ideien bidez errealitatea eraldatzeko gaitasuna bultzatzen dituen begirada proposatzen du. Programak hitzaldiak, eztabaidak eta topaguneak uztartzen ditu, eta Sormen Sari Nazionalen ekitaldiarekin amaitzen da.
Informazio gehiago: https://www.clubdecreatividad.com/dia-c-2026/
Eragilea
Club de Creatividad