Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

61 JAZZALDIA  / NILS PETTER MOLVAER – KHMER

61 JAZZALDIA / NILS PETTER MOLVAER – KHMER

Kursaal Auditorioa

uztaila 2026
ostirala 24, 18:30

facebook  facebook

NILS PETTER MOLVAER – KHMER

Nils Petter Molvær (tronpeta-jotzailea), Eivind Aarset (gitarra-jotzailea), Jan Bang (live sampling-a), DJ Strangefruit (DJ), Audun Erlien (baxu-jotzailea), Rune Arnesen (bateria-jotzailea), Per Lindvall (bateria-jotzailea), Sven Persson (soinu-diseinugilea), Tord Knudsen (argiztapen-diseinugilea)

Nils Petter Molvær Europako jazz garaikideko funtsezko figura bat da, eta lengoaia propio bat ehundu du laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik. Lengoaia horretan, elektronikaren, inprobisazioaren eta soinu-esplorazioaren artean hartzen du arnasa tronpetak. 61 Jazzaldian, bere estreinaldi diskografikoaren, hots, Khmer (1998) obraren berrinterpretazio zoragarria eskainiko digu.

Eskandinaviako jazzaren izen handiekin jo ohi du Molvaerrek, eta nazioarteko artistarik eskatuenetako bat da. Haren musikak azken hamarkadetako jazzaren mugak zabaldu ditu, eta belaunaldi oso bat markatu du. 2023. urtean, Khmer diskoaren 25. urteurrena bete zen. Disko iraultzaile hori mugarria izan zen, eta lurralde berri bat ireki zuen. Lurralde horretan, jazza trip-hoparekin, drum’n’bassarekin, ambientarekin, technoarekin, musika industrialarekin eta musika elektronikoarekin nahasten zen. Diskoaren osagai nagusiak erritmo sendoak, groove taupakariak eta intentsitatez eta berotasunez betetako tronpeta nahasezina izan ziren. Disko hori Norvegiako jazz garaikidearen sorrerako obra da oraindik ere.

Urteurrena ospatzeko, Molvaerrek eta haren musikari bikainek disko hori berriz ere agertokietara eramatea erabaki zuten, eta berrikusi eta eguneratu egin zuten 25 urte lehenago grabatutakoa, egungo garaitik argia emateko. Kontzertu horietako bat grabatu egin zen, eta 2025ean eman da argitara: Khemer (Live in Bergen).

Khmer bere jatorrian bezain desafiatzailea eta magnetikoa da, intentsitatearen, edertasunaren eta bibrazio elektronikoaren artean mugitzen den bidaia hipnotikoa. Belaunaldien eta generoen arteko zubia, inspiratzen jarraitzen duen obra magikoa, beti bizia eta beti berria. Norvegiako jazzaren historiako altxor horrek esploratu gabeko lurralde eder eta zirraragarrietara eramango gaitu.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook