Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 1 abendua, 2025

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak "Life, Death and Dennis Hopper" estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. Kontzertu horretarako sarrerak kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan eros daitezke (% 10eko deskontua Eszena Kideentzat).

"Life, Death And Dennis Hopper" diskoaren inspirazio iturri nagusia izena ematen dion aktore estatubatuarra da eta, haren ibilbidearen bidez, mendebaldeko pop-kulturaren azken zazpi hamarkaden erretratua ere bada. Taldearen hamaseigarren LPa da eta lehen mailako kolaborazioak izan dituzte berau grabatzerakoan: Bruce Springsteen, Steve Earle, Fiona Apple... Album honi buruz, honako hauek idatzi dituzte, besteak beste: "Diskoaren arrakasta-tasa altua da; argi dago Mike Scott dibertitu egiten dela The Waterboysen iraganetik askatu eta azkar joz, erraz, disko honetako protagonista merkurialaren antzera" (Mojo); "Mike Scott eta The Waterboysi zorionak, gaiari dagokionez hain hain esoterikoa den proiektu bati ekiteagatik; ziur aski entzule konprometituenak sarituko ditu" (Under The Radar); "Asko dago hemen argitara emateko, milaka estilotan, jazzetik hasi eta folkera eta bluesera iritsi arte, baina badirudi dena bat datorrela gai nagusiarekin: Dennis Hopper. Baliteke denak ez funtzionatzea, baina egiten duenean, zoragarria da "(Clash Music).

Mike Scott eskoziarrak eta bere taldeak rock klasikoko puntako taldeetako bat izaten darraite. Heuren zuzenekoa ikusgarria da, honako musikari hauei esker: Brother Paul (Memphis) eta James Hallawell (Cornwall) teklatueta eta erritmo irlandarra duten Aongus Ralston baxu jotzailea eta Eamon Ferris bateria-jotzailea, "Fisherman 's Blues" doinutik hasi eta "Modern Blues" artean, taldearen etapa guztietako musika birkonfiguratzen asmatu dutenak. Eszenatoki gainean drama, inprobisazioa, musika-su artifizialak eta klasiko hunkigarri mordoa izango dira.

Mike Scotten hitzetan: "The Waterboys osatzen dugunak jotzeko esperientziaz gozatzeko bizi gara, gure musika kontzertu bakoitzarekin nola garatzen eta hazten den sentitzeko. Bira honetako data-zerrenda luzea ikusteak baino gehiago pozten gaituen ezer ez dago. Nola aldatuko da gure musika? Zer gertatuko da inoiz gertatu ez denik? Zenbat dibertsio eta emozio izango dugu guk eta publikoak? Zatozte eta egizue bat gurekin!".

The Waterboys 1981ean sortu zen (Londresen), eta handik bi urtera izen bereko diskoa argitaratu zuten, lehenbizikoa, garai hartan Simple Minds eta The Alarm taldeen eragina zuena. Gaur egun bizirik ez ezik, bere estiloarekin egungo puntako musikariengan eragina izaten darrai, hala nola Colin Meloy, The Decemberists taldekoa, besteak beste. Mike Scottek, hainbat inspirazio iturritik edanda (literatura, filosofia, espirituala dena, itsasoa…) Europako rockaren disko klasikoak ondu ditu: "This Is The Sea" (1985), "Fisherman 's Blues" (1988), "Room To Room" (1990, "An Appointment With Mr. Yeats" (2011),"Modern Blues" (2015),"Out Of All This Blue" (2017), "Where The Action Is" (2019) edo "Good Luck, Seeker" (2020), besteak beste; eta C S. Lewis idazlearen omenez idatzitako "The Whole Of The Moon" bezalako abesti betierekoak.

“THE WATERBOYS”
2025eko abenduaren 3a, 19:30. Kursaal Auditorioa. 50€

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]