Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 14 azaroa, 2025

“Forma artistikoen nahastura berri eta liluragarria”, Les Arts Florissants eta Compagnie Käfig-en eskutik.

Azaroaren 19an, asteazkenarekin (19:30), Kursaal Auditorioan, Kursaal Eszenak aurkezten du “The Fairy Queen”: opera-esperientzia erabatekoa, gaztea eta berria, Shakespeareren Udako gau bateko ametsa komedian oinarri hartuta Henry Purcellek sortutako The Fairy Queen piezatik abiatu eta kantua, musika zein kaleko dantza uztartzen dituena. Paul Agnew musika zuzendari eta Mourad Merzouki koreografo eta escena zuzendari direla, Les Arts Florissants taldearen eta Compagnie Käfig dantza-konpainiaren eskuetan, XVII. mendeko maitagarrien ipuin dibertigarri horrek bere modernotasun osoa erakusten du, publiko orori zuzendutako ikuskizun bihurtuta. Sarrerak eros daitezke kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan (% 10eko beherapena Eszena Kideentzat).

Mourad Merzoukiren hitzetan, "ekoizpen honetan, kantua, musika eta dantza uztartzea landutako gaiaren metafora da: harrituko gaituzten forma artistikoen nahastura berri eta liluragarria, alegia. Proiektu honen erronka nagusia zen abeslari eta musikari talde batek aberastuko zuen koreografia-materiala lantzea. Bakoitzak bere lekua aurkitu behar zuen, bata bestearen ilustrazio hutsa izan gabe [...]. Bereziki gertukoa dut kontzertu-modu berriak garatzeko ideia, musika klasikoarekiko izan dezakegun apriorismo elitista desakralizatzea helburu hartuta, horretarako kaleko dantza delakoarekin aurrez aurre jarrita, dantza mota hori ere zorrotza izan baitaiteke. Bi munduak hurbiltzea dantza eta musika deskubritzeko eta ahalik eta pertsona gehienengana iristeko dugun borondatetik sortzen da".

1979an William Christiek sortua, Les Arts Florissants garaiko instrumentuekin interpretatzen espezializatutako abeslari eta instrumentista taldea da, eta aitzindaria izan da errepertorio barrokoaren berpizkundean. 2020az geroztik, Paul Agnew tenore eta zuzendari britainiarra da bere zuzendarikide musikala. Taldeak Parisko Philharmonie-n du egoitza, eta hainbat hezkuntza-programa garatzen ditu musikari gazteentzat, besteak beste, Le Jardin des Voix akademia, Arts Flo Juniors programa eta Juilliard School-ekin lankidetzan; eta bestelako ekimenak ere sustatzen ditu: Festival Dans les Jardins de William Christie eta Fondation Les Arts Florissants – William Christie, esaterako.

90eko hamarkadaz geroztik hip-hop eszenan garrantzi handiduna, Mourad Merzoukik diziplina askoren arteko bidegurutzean dihardu: zirkua, arte martzialak, arte ederrak, bideoa eta zuzeneko musika uztartzen ditu hip-hop dantzaren esplorazio-jardunarekin. 1996an, bere konpainia sortu zuen, Käfig ("kaiola" arabieraz eta alemanez) eta tonu sinboliko bat eman zion: paradoxikoki, "irekiera" eta estilo bakar bat lantzeari uko egitea irudikatzen du. 2009an, Centre chorégraphique national de Créteil et du Val-de- Marne zentroko zuzendari izendatu zuten, eta 2023ra arte "dantza munduari leiho gisa" erabili duen proiektu artistiko bat garatu du: obra berriak sortu eta interpretatzen zituen bitartean, talde independenteei eta konpainia emergenteei laguntza eman die, baita hip-hop dantzari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa landu ere. 2023an Käfig konpainia Lyongo ekialdean, Bronen eta Saint-Priesten berrezarri zuen.

“THE FAIRY QUEEN”, PURCELL
2025eko azaroaren 19a, 19:30ean. Kursaal Auditorioa

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]