Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 5 azaroa, 2025

Datorren azaroaren 7an, ostiralarekin (19:30), Kursaal Eszenako denboraldi klasikoan, Mikhail Pletnevek errezital bat emango du. Egungo pianismoaren izen handienetako bat, besteak beste Grigori Sokolovekin belaunaldia partekatzen Pletnevek. Programari oharretan jasotzen den bezala, emanaldian "barrokoaren oreka arkitektonikotik Eskandinaviako erromantizismoaren intimismo poetikora doan ibilbidea egingo du. Hiru konpositore, piano-arteari buruzko hiru begirada: Bach, arrazoia musika huts bihurtzen duena; Schumann, pianoa arimaren ispilu bihurtzen duena; eta Grieg, bere lurraren ahots lirikoa bertan aurkitzen duena. Programak ez ditu soilik garai ezberdinak ilustratzen, baita soinua pentsamenduaren, emozioaren eta barne paisaiaren bitarteko gisa ulertzeko modu desberdinak ere". Kontzertu honetarako sarrerak kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan eros daitezke.

Mikhail Pletnev gure garaiko artista errespetatuenetako eta eraginkorrenetako bat da. 1957an jaioa, talentu miresgarria erakutsi zuen oso gaztetandik, 13 urterekin sartu baitzen Moskuko Kontserbatorioan, eta 21 urterekin, Chaikovski Nazioarteko Piano Lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen 1978an.

Pletneven grabazioek sari ugari jaso dituzte, besteak beste, Grammy sari bat ere 2005ean, Prokofiev-en Errauskine obraren gainean egindako moldaketagatik, eta baita izendapenak ere Schumann-en Estudio sinfonikoengatik (2004) eta Rachmaninoff eta Prokofiev-en pianorako kontzertuengatik (2003); horiek guztiak Deutsche Grammophon zigiluarekin.

1990ean, Pletnevek Errusiako Orkestra Nazionala sortu zuen, Errusiako historiako lehen orkestra independentea. Bere zuzendaritzapean, 2020ra arte —urte hartan Pletnevek Errusia utzi zuen—, RNO munduko orkestra nagusienetako bat bihurtu zen. 2022an, Suitzan ezarri ondoren, Pletnevek askatasun artistikoarekiko konpromisoa berritu zuen, eta Nazioarteko Rachmaninov Orkestra sortu zuen, pianista, zuzendari eta konpositore errusiar ospetsuaren izena daramana. Pletnev, era berean, konpositore gisa ere nabarmendua da, orkestrarako, ahotserako eta instrumentu bakarlarientzako lan eskerga egina baitu. Horien artean azpimarratzekoak dira kritika onenak jaso dituzten biolarako, biolinerako eta tronpetarako kontzertuak. Pianista, orkestra-zuzendari, konpositore eta kultur arloko eragile gisa egindako ibilbideak marraztu du Mikhail Pletneven bizitza aparta. Eta, hala eta guztiz ere, bere ohiko apaltasunarekin, bera musikaria besterik ez dela azpimarratzen du.

MIKHAIL PLETNEV, pianoa
2025eko azaroaren 7a, 19:30. Kursaal Auditorioa

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]