Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 26 azaroa, 2025

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du.
• Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: "Metálicos", Spanish Brassena. Kontzertu hori 100.000 lagunek baino gehiagok gozatu ahal izan dute jada Espainian, Frantzian, Alemanian, Estatu Batuetan, Kolonbian eta Hego Korean.

Bartzelonako Auditori-k koproduzitutako ikuskizunean Spanish Brass metal taldeak, interpretatu baino gehiago, musika marraztu egiten du eta, horri esker, publikoak entzuten ari den obra osatzen duten elementu musikalak begiradaz ulertu eta deskubritu ditzake. Toni Jodar koreografoarekin egindako lanaren ondorioz, musikariek espazioarekin eta gorputzarekin jolasten dute, jotzen duten bitartean, eta pixkanaka-pixkanaka iradoki egiten dute, elkarren artean bat egiten dute, musika ere agertu, garatu eta isildu egiten den bitartean. Interpretatzen duten errepertorioan, J.S. Bach, Chick Corea, Henry Mancini, J.B. Cabanilles, Malcolm Arnold, Duke Ellington, Nino Rota, Enric Morera edo Fats Waller-en obretako haize-metalezko moldaketak daude, eta horiekin batera baita Enrique Crespo, Witold Lutoslawski, Werner Pirchner eta Carlos Benetó-ren piezak ere.

Spanish Brass nazioarteko musika panoramako haize-metal boskote dinamiko eta sendoenetako bat da. Munduko jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan edo, besteak beste, Asturiasko Printzea Sarien galan (1995) parte hartzeaz gain, Buero Vallejoren Fundazioa antzezlanaren musika grabatu du Zentro Dramatiko Nazionalerako eta Félix Sabrosoren Descongélate filmaren soinu-banda El Deseo ekoiztetxearentzat. 1996an, "Ville de Narbonne" (Frantzia) Metal Boskoteentzako Nazioarteko 6. Lehiaketako Lehen Saria jaso zuen, haize-metal taldeak saritzen dituen garrantzitsuena eta 2020an, Musika Sari Nazionala; 2017an Valentziako Erkidegoko Talentu Musikalaren I. Bankia Saria jaso zuen, 2019an, Musikaren Espai Ter Saria; eta Carles Santos lau Sari ere baditu. Bere alderdi anitzak erakusten dituzten hogeita hamar disko argitaratu ditu, horien artean bi DVD/CD eta hiru CD bikoitz,. Urtero bi haize-metal jaialdi antolatzen ditu: Spanish Brass Alzira SBALZ (www.sbalz.com) eta Brassurround Jaialdia (www.brassurround.com). Spanish Brassek Institut Valencià de Cultura eta INAEM-Kultura Ministerioaren laguntza du

MUSIKA FAMILIAN: “METÁLICOS”
29 de noviembre de 2025, 18:00 h. Auditorio Kursaal
7 € / 3 € (<12 urte). 5-13 urte · gazteleraz

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]