Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 30 iraila, 2025

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak 73. edizio borobila itxi zuen. 170.000 pertsonak baino gehiagok aretoak bete zituzten, eta prentsako eta industriako 5.000 akreditatuk baino gehiagok proiektatutako istorioak transmititu eta bultzatu zituzten.

Kursaal Auditorioa izan zen berriz ere lehiaketaren epizentroa: Sail Ofiziala, inaugurazio eta itxiera galak eta Jennifer Lawrence eta Esther Garcíari Donostia Saria ematea. Jauregiak bere balio-aniztasuna erakutsi zuen; terraza eta foyerra photocall-en eszenatoki bihurtu ziren; areto balioaniztunak prentsaurrekoen, aurkezpenen eta Industriaren Klubaren egoitza izan ziren; eta leihatilek publikoari arreta eman zioten emozioz eta zinemaz gainezka egin zuen lehiaketa batean.

Palmaresaren buruan Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos/Sundays (Espainia-Frantzia) izan zen, Urrezko Maskorra lortuz. Jose Ramon Soroizek (Maspalomas) eta Zhao Xiaohongek (Her Heart Beats in Its Cage) interpretazio protagonista onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuten ex aequo, eta Joachim Lafossek zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren saria irabazi zituen Six Days in Spring lanagatik. Epaimahaiaren Sari Berezia José Luis Guerinen Historias del buen valle lanari eman zitzaion.

Edizio honetan Angelina Jolie, Juliette Binoche, Paul Dano, Harris Dickinson eta Colin Farrell bezalako nazioarteko izarrek desfilatu zuten, jaialdiaren proiekzio globala indartzen lagundu zutenak.

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]