Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 4 ekaina, 2025

“Spanish Leather” bere disko berria aurkeztuko du

Gaur, ekainaren 4 asteazkenarekin (19:30) Guitarricadelafuente Kursaal Eszenaren programazioaren baitan ariko da, auditorioa beteta dagoela, sarrera guztiak agortu baitira. Emaaldi horretan “Spanish Leather” bere lan berriena aurkeztuko du.

Guitarricadelafuente (Álvaro Lafuente) Kursaal Eszenan izatea disko berria kaleratzearekin batera egiten ari den biraren baitan kokatzen da. Proiektu hori bilakaera artistiko eta pertsonalaren isla da, eta erabat berritutako show batekin aurkeztuko da, oraingo honetarako berariaz diseinatua; tourak esperientzia paregabe bat eskainiko du, formatu berezi batekin, etapa berri honen proposamen artistikoa nabarmentzeko eta bere berezitasunagatik aukeratutako lekuetan aurkeztuko da, hala nola Kursaal Auditorioan.

"Biziki hunkitzen nauen proiektu bat da, niretzat desberdina eta berria delako. Kontzertu bakoitza orain arteko ibilbidean alboan izan dudan jendearekin berezia izango den zerbait partekatzeko espazioa izatea nahi dut ", dio Guitarricak etapa berri honi buruz.

Azken diskoko errepertorioaz gain, publikoak bere ibilbideko arrakasta nabarmenetako batzuez gozatu ahal izango du, ikuskizun berri honetarako berrinterpretatuak betiere. Eszenaratze zaindu eta hunkigarriarekin, emanaldi bakoitza esperientzia murgiltzaile bat izango da, eta musika izango da benetako protagonista.

Guitarricadelafuente etiketa gaitza den artista da. Aragoiko sustraiei lotuta, bere musikak mugak gainditzen dituen soinu baterantz eboluzionatu du. Bere estreinako albuma, La Cantera (2022an Victoria Eugenia Antzokira ekarri zuena), inflexio-puntua izan zen bere ibilbidean: beti lagun duen gitarra akustikoarekin jaio ziren, eta Cuevas de Cañart, aiton-amonen herria inspirazio iturri zuten abestiak birdefinitu eta, Raül Refreeren ekoizpenari esker, pieza berritzaile bilkatu zituen. Tokitik globalera, orain musikariak tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia eraikitzen darrai, bere mezua entzule berrietara helaraziz, ezaugarri duen benetakotasuna galdu gabe, eta baita musika-bide berriak arakatzen eta publikoarekin duen loturan sakontzen ere. Gauzak horrela, bere bilakaera artistikoaren ospakizun gisa ulertzen du bira berri honetako kontzertu bakoitza, bere ibilbidean berriro ere mugarri izango den soinu eta emozio bidaia, hain zuzen.

GUITARRICADELAFUENTE
2025eko ekainaren 4a, 19:30ean. Kursaal Auditorioa.

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]