Izan diren ekitaldien zerrenda / 16 ekaina, 2025
1.000 ikertzaile baino gehiagok ideiaz, eztabaidez eta ezagutzaz bete dute aste honetan Kursaala, elebitasunari buruzko nazioarteko kongresurik handienean.
International Symposium on Bilingualism (ISB), arloko foro nagusia, mundu osoko ahots erreferenteak bildu ditu Donostian helburu partekatu batekin: bi- eta eleaniztasunaren ikerketan, teorietan eta praktikan aurrera egiten jarraitzea.
Eskerrik asko BCBLri —Basque Center on Cognition, Brain and Language— edizio hau antolatzen gidatzeagatik, Euskadin egiten den lehenengoa izanik, eta hiriari ondare baliotsua uzteagatik, "Euskara munduan" bezalako ekimenekin. Saio irekia izan zen, herritarrengana zientzia ezagutza hurbildu eta euskara gure mugez harago ere ikusgai jarri zuena.


