Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 9 apirila, 2025

Gaur asteazkena, apirilaren 9an, 11:30ean, jarriko dira salgai Juanjo Bonak Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 19an (19:30ean) emango duen kontzerturako sarrerak. Sarrerek 25 €-ko prezio bakarra dute (-%10 Eszena Kideentzat) eta Kursaaleko leihatiletan eta kursaal.eus webgunean erosi ahal izango dira (helbide hori da sarrerak online saltzeko bide baimendu bakarra).

Juanjo Bona, 21 urte besterik ez dituela, "Tan Mayor y Tan Niño" biran murgildu da lehen aldiz bakarka, musikarekiko, artearekiko eta folklorearekiko grina zuzenean erakusteko. Kontzertu paregabe eta sorpresaz beteriko bat oinarri duen bira hau joan den martxoaren 8an hasi zen Palman.

"Tan Mayor y Tan Niño" biran, joan den martxoaren 12an argitaratutako "Recardelino", Juanjo Bonaren estreinako albuma osatzen duten abestiak biltzen ditu kantariak. Aragoiko folklorearen funtsa harrapatzen duen disko hau ia osorik Juanjo Bonak berak konposatu du, "La Magallonera" izan ezik, publikoak gehien maite eta baloratzen duen jotetako bat. "Recardelino Juanjoren bizitza kontatzen duen musikal bat da ia: haurtzaroa Magallonen, animaliak, paisaiak, elezaharrak, heldutasuna, maitasuna, hiri handira aldatzea... entzuten den diskoa da, baina baita ikusten dena ere: epikoa, argitsua, orkestrala eta batzuetan, sakona, nostalgikoa eta gogoetatsua. Azken batean, bizitza bat da, Juanjoren bizitza. Zintzotasun ariketa honetan bi konstante daude, bere izaera eta herria, eta horrek musikalki popa bere eskualdeko folklorearekin, jotarekin, fusionatzea dakar, eta fusio horrek diskoaren geruza guztiak bustitzen ditu, izenburutik bertatik hasita: Recardelino karnaba arrunta (cardeulis cardeulis) izendatzeko erabiltzen den hitza da, Moncayotik gertu dagoen eskualdean, eta baita herritarrek haur karismatiko, alai eta energiaz betetakoa izendatzeko erabiltzen duten hitza ere. Horregatik, Juanjo Bonarentzat hitz horrek etxea eta haurtzaroa izendatzen ditu, txikitan Juanjo recardelinoa zelako. Sustraiak lurrean izanda hegan egiteko izenburu ezin hobea".

Urte zirraragarri baten buruan, Juanjo Bona erreferente bihurtu da industrian, popa eta jota aragoiarra uztartzeko duen modu originalagatik. Zalantzarik gabe, panoraman etorkizun handienetakoa duen artista da.

JUANJO BONA
2025eko ekainaren 19a, 19:30ean. Kursaal Auditorioa.
25 €

The Waterboys taldeak aurkezten du “Life, Death and Dennis Hopper” Kursaal Eszenan

Abenduaren 3 asteazkenean (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren barruan, The Waterboys, Mike Scott buru duen talde beteranoak “Life, Death and Dennis Hopper” estudioko azken lana aurkeztuko du zuzenean; gainera, bere abesti ezagunenetako batzuk ere berreskuratuko dituzte. […]

“Metalikoak”, familiartean haize-metal instrumentuen soinuarekin jolasteko gonbidapena Kursaal Eszenan

• Ikuskizuna Spanish Brass haize-metal taldeak eskainiko du. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Larunbat honetan, azaroak 29 (18:00), Kursaal Eszenako Musika Familian ildoak familiartean gozatzeko kontzertu berri bat proposatzen du: “Metálicos”, Spanish […]

Salgai Yuja Wangek Mahler Chamber Orchestrarekin Kursaal Eszenako 2026 denboraldiaren irekieran emango duen kontzerturako sarreak

• Gaur astelehena jarri dira salgai 2026ko urtarrilaren 16an izango den kontzertu berezi horretarako sarrerak, eta baita otsailaren 4an izango den Beethovenen Sinfonien Integralaren IV. atalerako ere. • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaal Elkarguneko […]