
Gaurkotasuna / 6 uztaila, 2018
53. Heineken Jazzaldia Donostian ospatuko da uztailaren 25etik 29ra artean, 105 emanaldiko programarekin; horietatik hirutatik bi baino gehiago doan izango dira ikus-entzuleentzat, 17 agertoki desberdinetan. Iaz, Jazzaldiak 156.000 ikus-entzule bildu zituen bere agertoki guztietan, horien artean daude Zurriolako Hondartza, Kursaal Auditorioa, Trinitate Plaza eta Victoria Eugenia Antzokia, hiriko toki enblematikoak guztiak ere.
Jazzaldian izango ditugun lehen mailako izarren artean daude Gregory Porter, Chick Corea, Cécile McLorin Salvant, Caetano Veloso, Rubén Blades, Brad Mehldau, Kenny Barron, Dave Holland, Zakir Hussain, Chris Potter, Christian Scott, Robert Glasper, Yann Tiersen, Mary Stallings, Michel Portal, Salvador Sobral, Benny Green, Jacob Collier, Curtis Stigers, Gary Clark Jr., Rabih Abou-Khalil, Naïssam Jalal, eta beste hainbat.
Donostiako Jazzaldia Saria
Donostiako Jazzaldia Saria 1994an ezarri zen, jazzaren iraganean eta orainaldian garrantzi handia izan duten artisten ibilbidea eta etsenplua aitortu eta saritzeko.
2018ko saria Mary Stallings abeslariari eta Michel Portal multiinstrumentistari emango zaie.
Sarituen zerrendan jazzaren historiako hainbat talentu distiratsu agertzen dira: Doc Cheatham, Hank Jones, Chick Corea, Kenny Barron, Ray Brown, Elvin Jones, Keith Jarrett, Herbie Hancock, Shirley Horn, Wayne Shorter, Toshiko Akiyoshi eta Ellis Marsalis, besteak beste.
Info gehiago www.heinekenjazzaldia.eus webgunean.
