Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

EUSKADIKO ORKESTRA – BERLOIZ / RAVEL

Kursaal Auditorioa

iraila 2025
asteartea 30, 19:30

facebook  facebook

PREZIOAK

10€<40€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi
baino 30’ lehenagotik leihatilan.

 

 

BERLOIZ / RAVEL


H.Berlioz: Herminie

M.Ravel: Daphins et Chloé

 

Stefan Blunier, zuzendaria

Miren Urbieta-Vega, sopranoa

Landarbaso Abesbatza

 

2025ean, Maurice Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu. Ravel Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan da eta haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gainera, Denboraldia bere sorkuntza-lan handinahienetako batekin irekiko da: Daphnis et Chloé ballet sinfoniko-koralarekin. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin “nire ametsetako Grezia leialki birsortzea” lortu nahi izan zuen Ravelek. Obra eszeniko gisa arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, laster jaso zuen orkestra baten erabilera birtuosoarekin lotutako aitortza. Stefan Blunier zuzendari suitzarrak, Portoko Casa da Músicako maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua denak, soinudun lan fresko liluragarri honi helduko dio Landarbaso Abesbatzarekin batera. Kontrapuntu gisa, Miren Urbieta-Vega sopranoa solista izango da Herminie lanean. Hector Berliozek gaztaroan idatzi zuen eta Sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituen eszena lirikoa da. 

 

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook