Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Lan-eskaintzak

Kursaal Elkargunea S.A.k, izaera publikoko sozietate anonimo gisa, sektore publikoko kontratazio-araudiari lotuta, bere lan-eskaintza guztiak argitaratzen ditu webgune honetan eta, hala dagokionean, beste bitarteko batzuetan. Era berean, gardentasuna eta legea betetzen dela ziurtatzeko, langileak hautatzeko prozesuak kanpoko enpresen bidez kudeatzen dira.

Hori dela eta, Kursaalen ez dugu curriculumik zuzenean biltzen. Oraingo honetan, LKS izango da hautaketa-prozesuaren enpresa arduraduna.


UNE HONETAN EZ DAGO LAN-ESKAINTZARIK ZABALIK


Hautagaitzak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, dagokion eskabidea honako helbide honetara aurkeztuta: hautaketakursaal@lksnext.com

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, Centro Kursaal Elkarguneak ez du berez bidalitako curriculumik gordetzen. Jasotako edozein dokumentu, paperean edo formatu digitalean, automatikoki ezabatuko da.