Kursaal Eszena / Abonuak
Denboraldiko Abonua
2023ko otsailetik ekainera bitarteko denboraldiari dagokion musika klasikoko abonua abenduaren 19tik otsailaren 8ra erosi ahalko da, Kursaaleko leihatilan (ikus ordutegia) edo webgune honetan.
Musika Klasikoko Abonua 5 ikuskizunek osatzen dute (otsailak 8, martxoak 7 eta 29, apirilak 14 eta ekainak 1).
Ez da saltzen abonurik A1 eta A2 zonetarako, ezta 1-2 palkoetako bigarren ilaretarako (ikuspen murritza) ere.
A eta B guneak | 190 € | |
C1 gunea, 1 – 8 palkoak | 152 € | |
C2 gunea, 9 – 12 palkoak | 122 € | |
C3 gunea, 13 – 18 palkoak | 98 € | |
30 urtetik beherakoak / langabetuak – C3 gunea | 52 € |
Abonatuentzako abantailak
• Abonuak 5 ikuskizun horien banakako sarreren salneurriaren % 20ko beherapena eskaintzen du.
• % 20ko beherapena musika klasikoko sarrera solteetan.
• Muka jatetxean % 10eko beherapena kartan nahiz dastatze menuan, abonatuarentzat eta lagun batentzat, ostegun, ostiral eta larunbatetan (abonatu txartela aurkeztu behar da).
• % 15eko beherapena Kursaaleko aparkalekuan, diru-zorro txartela fidantzarik gabe eskatzerakoan
(aparkalekuko bulegoetan eskatu behar da).