menu

Serrat  –  Mediterráneo  Da  Capo

Serrat – Mediterráneo Da Capo

Kursaal Auditorioa

maiatza 2018
igandea 06, 20:00

facebook  facebook

Duela ia mende-erdi, Serrat paperezko itsasontzi txiki hauskor batean ontziratu zen aukera berrien bila. Ulisesek bezala, uhandreen abestiekin, polifemoekin eta ziklopeekin egin zuen topo; nausika eta zirze ederrez maitemindu zen; hadesera (infernua) jaitsi zen; eta, abentura eta arriskuetatik ihes egin ondoren, berriz ere etxera datorkigu, beharbada lehen baino jakintsuagoa eta konbentzituagoa.

Hortik datorkio izena ikuskizunari: MEDITERRANEO DA CAPO (*). Ikuskizun horrekin, belak zabaldu nahi izan ditu, eta berriz ere itsasora itzuli Mediterráneo (1971) diskoarekin. Disko hori da kontzertu honen ardatza, eta harekin itsasoratuko da kantautore katalana.

Bidaia horretan, funtsezko LP disko horretako 10 abestiak ekarriko ditugu gogora. Bertan, altxor ugari daude; besteak beste, Lucía, Aquellas pequeñas cosas, Pueblo blanco, Barquito de papel eta Mediterráneo mitikoa. Abesti horiekin batera, kantautorearen errepertorio zabaleko onena eta abesti berriren bat ere entzun ahal izango dira.

Ia mende-erdia igaro ondoren, Serrat inoiz utzi ez zuen Mediterráneo hartara itzuli da. Bisak, mugak eta alanbre-hesiak nagusi diren garai honetan, artistari bururatu zaio, munduko herritar, katalan, espainol eta europar izateaz gain, batez ere bere eguneroko itsasoan bizi dela. Aberri likido horrek, bereizi baino, elkartu egiten ditu kontinenteak, tradizioak, sinesmenak eta azal-koloreak, baita bertako hondartzetan igeri egiten duten, bertako yateetan nabigatzen duten eta bertatik dabiltzan pateretan hondoratzen diren gizon eta emakumeak ere.

Aristoteles gazteak oso garbi utzi zuen duela hogeita lau mende: «Hiru motatako pertsonak daude: hildakoak, bizi direnak eta itsasoan barrena doazenak». Serrat azken talde horretakoa da.

(*) DA CAPO, italiar jatorriko musika-terminoa; hasierara itzultzea esan nahi du.

 

Eragilea
Get In



Partekatzea
facebook  facebook