Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

SERGIO DALMA – 30… y tanto

SERGIO DALMA – 30… y tanto

Kursaal Auditorioa

otsaila 2020
larunbata 01, 20:00

facebook  facebook

Sergio Dalmak «30… y tanto» diskoarekin ospatuko du hiru hamarkadako ibilbidea. Diskoa ez ezik, bira ere bada, eta artistaren ibilbidea ospatuko du, haren arrakastak beste ikuspegi batetik landuz, eta, aldi berean, lan berriak ere aurkeztuz. Iragana, oraina eta etorkizuna uztartuko ditu Espainiako musikako ahots pertsonal eta bereizgarrienetako baten proiektuak.

Azkenaldian musikaren arloan izan diren ahots pertsonal eta bereizgarrienetako bat du. 2019an, hiru hamarkada bete dira Dalmak ibilbideari ekin zionetik. Arrakasta ikonikoz eta disko ahaztezinez beteriko 30 urte. Orain, klasiko ezagunenetako batzuk hautatu ditu Dalmak berak, eta haien bertsio berriak sortu, ikuspegi berritzaile bat emanez hainbat arrakastari; besteak beste, «Bailar pegados» eta «Solo para ti» abestiei. Soinua zoragarria da, eta oinarri instrumentala ez da betikoa, baina ez da alde batera uzten Dalmaren estiloa; abesti italiar handiak dira erreferentzia nagusia. Orain, beste aurrerapauso bat emango du, eta ibilbidearen beste etapa batean sartuko da.

Dena prest dago agertokietan Espainiako musikako ahots bereizgarrienetako baten 30. urteurrena ospatzeko.

#Dalma30ytanto #Los30deDalma

Eragilea
Get in



Partekatzea
facebook  facebook